martes, 3 de febrero de 2015

ELURRA KURTZEBARRIN, 1965





Gogoratzen al duzu zer eguraldi mota eduki genuen duela mende erdi bat? Nik bai, eta nirekin batera argazkiko batzuek ere argi asko izango dute nola igo ginen 1965eko otsailaren 7an Kurtzebarrira. Gurutzea izoztuta dago, haize hotzak eragindako izotz geruza batekin. Eta gu orduko mendi arroparekin jantzita. Baina, aizu, hamabost-hamazazpi urtetako mutil ausartak ginen eta gure gorputzek ongi eusten zioten eguraldi txarraren oldarrari.

Batxilerreko azken kurtsoan geunden, biatoristekin. Igandea zen eta Aretxabaletaraino La Vergaresako autobusez helduta, tipi-tapa gorantz egiteari ekin genion. Zeintzuk ginen? Ez al duzu oraindik asmatu? Begira, apuntatu ondo: aurreko lerrokoak, ezkerrean, Jose Luis Garmendia “Pana” eta ondoan Javier Azkarate (aurten gure jai eguna prestatu behar duen bera) Bigarren lerroan, Javier Ansoategi, Fernando Gomez “Ribota” eta eskuinean, makilarekin, Jose Ramon Gorosabel. Atzealdean, ezkerrekoa, Carlos Yarza eta hondoan Migel Angel Vazquez. Gurutzearen eskuinaldean, ni. Lainoak estaltzen zuen inguru osoa, ikustea zailduz.

Zortzi lagunetatik hiru ez daude jada gure artean. Jose Luis, Fernando eta Migel Angel hil egin dira azken urteotan, azkena – Migel Angel- iazko utzailaren 25ean. Izan bedi argazki hau haienganako oroitzapen-zubia.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
  
¿Recuerdas qué tiempo hacía ahora justo medio siglo? Yo sí, y algunos de los que aparecen conmigo en la foto también recordarán nuestra subida a Kurtzebarri, aquel 7 de febrero de 1965. La cruz aparece blanca, con una capa de nieve helada que nos da una idea de la fuerza y dirección del viento. Y nosotros vestidos con aquellas ropas montañeras de entonces. Pero, claro está, nos encontrábamos en la horquilla de los quince-diecisiete años y nuestros cuerpos aguantaban mejor que ahora el embate del frio invierno. 


Estudiábamos el último curso de bachiller, con los viatoristas. Era domingo y hasta Aretxabaleta llegamos en La Vergaresa. Luego, con ímpetu juvenil, hasta la cumbre. ¿Quiénes eramos? ¿No lo has adivinado aún? Mira, apunta bien: primera línea, de izquierda: Jose Luis Garmendia “Pana” y Javier Azkarate (sí, el que ha de organizar este año nuestro día de gira festiva) En segunda línea, Javier Ansoategi, Fernando Gomez “Ribota” y a la derecha, con el bastón, Jose Ramon Gorosabel. Detrás a la izquierda, Carlos Yarza y al fondo Miguel Angel Vazquez. A la derecha de la cruz, yo. La niebla impedía la visibilidad, está a la vista.

De los ocho compañeros, tres ya no están entre nosotros: Jose Luis, Fernando y Miguel Angel han muerto estos años, el último – Miguel Angel- el 25 de julio del pasado 2014. Valga esta foto como puente recordatorio hacia ellos.

2 comentarios:

  1. OSO ONA !!

    arrasatetik atxabaltara juteko bide gorririk etzeuan orduan ??

    (argazkia lapurtutzut)

    ResponderEliminar
  2. Oraingo bide gorritik trena pasatzen zen 1967ko abenduaren 31ra arte (beraz,ez zegoen joaterik, arriskurik gabe, jakina) Ondo ibili!!

    ResponderEliminar