martxoa 27, 2012

ELURTE HANDIA 1947an



Gure munduratzerako tartetxo bat geratzen zen arren, eta beraz ez ginen gertatutakoaren lekuko izan, argazki hau ekarri nahi izan dut, egun hauetan 65 urte betetzen baitira Arrasaten sekulako elurtea izan zenetik. Hain zuzen, argazkiaren atze aldean jartzen du : 27-01-47. Eta Kurtzetxikitik dago aterata. Zein izango zen haraino igoko zen ausarta?

Ikusten denez, ederra jausi zen. Nafarroa Etorbidea, Zaldibarko frontoia, Solako lorategi handia, Aramaio erreka, Etxe Txikiak, Txaparro eta Barrenatxo etxeak, Elma, Patxi Vélez de Mendizabalen txaleta, Villa Amparo, Maalako Okindegia, Maala errebala, Kanposantua... Eta han goian, hilerritik gorako bidearen buruan Santamaña baserria; gorago, eskuin aldera, Makatzena baserria.

Amaitu dugun astebururako elurra zegoen iragarrita. Arrasaten ez dugu ikusi. Iragarriko al zuten elurte hura duela hirurogeita hamabost urteko zerbitzu meteorologikoek?


Argazkia eta komentarioak: Josemari Velez de Mendizabal


Aunque faltaba un poco para nuestra llegada al mundo y –por lo tanto- no fuimos testigos de lo que voy a recordar, he querido traer esta foto, que nos muestra una gran nevada que sucedió en Mondragón justo ahora 65 años. Efectivamente, en el revés de la foto aparece escrito: 27-01-47. Está sacada desde Kurtzetxiki. Nada sabemos del valiente que aquel día subió hasta allí.

Por lo que se puede apreciar, cayó una buena. Avenida Navarra, el Frontón de Zaldibar, el extenso jardín de Sola, el río Aramaio, las Casas Pequeñas, las casas de Txaparro y Barrenatxo, Elma, el chalet de Patxi Vélez de Mendizabal, Villa Amparo, la panadería de Maala, la calle Magdalena, el Cementerio... Y allí arriba, al final del camino que arranca de la subida al camposanto, el caserío Santamaña. A la derecha, un poco más alto, el caserío Makatzena.

Para el fin de semana que acaba de concluir estaba anunciada nieve. En Mondragón no la hemos visto. ¿Anunciarían sobre la nevada los servicios meteorológicos de hace sesenta y cinco años?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina