iraila 05, 2017

CLEMENTE LOPEZ-CANO


Hamar urte betetzen dira aste honetan - 8an hain zuzen- Clemente Lopez-Cano biatorista ohia hil zela Gasteizen. Arrasateko biatoristen zuzendaria izan genuen 1960-1965 tartean. Oso pertsonaia interesgarria da Lopez Cano herriko hezkuntza sistema behar bezala bere osotasunean ulertzeko.

Goiko argazkian ikas-bidaian geunden, 1965eko abuztuan, Leongo Bideko Ama Birjinaren elizaurrean. Ondo idatzi dut, bai: ikas-bidaia, abuztuan! Gauzak aldatu dira, ezta? Goi batxilerreko azken urtea gainditu berri genuen eta dominikoen eliz hartara hurbildu ginen, batxilerra amaitu zutenek eskerrak emateko eta irailerako utzi zutenek zortea eskatzeko.

Beheko argazkia 2007an bertan ateratakoa da, bazkari batean, kontu kontari, azken urteetan hilero ohi genuen legez. Mahai gainean, besteak beste, Jose Luis Iñarrari buruzko nire liburua - Clementek bihotzean zeraman parroko ohiaren oroitzapena- eta Doke Antzerki Taldeak errepresentatutako  "Actto para la Nochebuena" obraren libretoa - Clemente ikusle izan genuen emanaldi batean

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Se cumplen esta semana - el día 8- diez años que murió el que fuera viatorista Clemente López-Cano. Había sido director del Colegio San José de Mondragón entre 1960-1965. Es un personaje indispensable para poder escribir la historia del sistema educativo de la villa.

 En la foto de arriba un grupo de sus alumnos estamos con él de viaje de estudios en agosto de 1965, en el pórtico de la iglesia de la Virgen del Camino en León. He escrito bien: viaje de estudios en agosto. La vida ha cambiado ¿o no? Acabábamos de terminar el bachiller superior e hicimos un alto en el camino a Galicia -seguramente que, los que aprobaron para dar gracias y los que debían volver en septiembre para implorar ayuda.

En la foto de abajo aparezco con Clemente en 2007, en una de nuestras habituales comidas. Sobre la mesa, el libro que había escrito yo sobre el párroco José Luis Iñarra, gran amigo de Clemente a quien dediqué el ejemplar, y el libreto de la obra "Actto para la Nochebuena" que en aquella época estábamos representando los miembros del grupo de teatro Doke. Por cierto, Clemente asistió al estreno de la obra.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina