maiatza 16, 2017

GARIBAY ETA RIGOBERTO




1960koa zen Arrasateko herriak Esteban Garibay historialariari eskaini zion monumentua, herri diru bilketari esker eraiki zen. Rikardo Olaran arkitektoaren obra zen, oso estilo aurrerakoi eta apurtzailearekin,  Pedro Biteri mezenasi estilo klasikoan eskainitakoarekin ohitua zegoen gizarte arrasatearentzat. 

Garibayri eskainitako eskultura dugu lehen planoan, eta atzean Rigoberto Aranzabal medikuaren etxea lurreratzen ari dira, Maala kalean. Hirigintzak aginduta, Arrasateko sendagilea izan zenaren etxea ezabatu behar izan zen. Urte batzuk geroago, 2004an,  Garibayren monumentua desagertu zen, oraindik asmatzerik izan ez dugun arrazoi ofizial ezkuturen batengatik. 

Ezaguna da, zoritxarreko gau hartan pertsona batek "Mondragón a Garibay" zioen plaka jaso zuela eta egun Arrasate Zientzia Elkartean dagoela. Behintzat, oroitzapen historikoari eustera laguntzen digu.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El monumento erigido y costeado en suscripción popular en homenaje al historiador mondragonés Esteban Garibay databa de 1960. Fue obra del arquitecto Ricardo Olaran, en estilo progresista y rompedor para la época, acostumbrada como estaba la sociedad arrasatearra a obras más clásicas, como la dedicada al mecenas Pedro Viteri.

En primer plano de la foto tenemos la escultura y detrás la que fue casa del médico mondragonés Rigoberto Aranzabal, demoliéndola en la calle Magdalena por razones urbanísticas. Unos años más tarde, en 2004, le tocó el turno al monumento  de Garibay, sin que hasta la fecha se sepa cuáles fueron las razones oficiales para semejante atentado.

Se sabe que aquel desgraciado día una persona recogió de entre los escombros la placa que decía "Mondragón a Garibay" y hoy la misma se encuentra depositada en Arrasate Zientzia Elkartea. Por lo menos nos ayuda a preservar la memoria histórica.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina