martes, 21 de febrero de 2017

HIRU AHIZPA BATERA EZKONDU. BODA DE TRES HERMANAS


Ez dut ezagutzen beste kasurik, behintzat eremu geografiko hurbilean. Eta orain hirurogeita bost urte gertatu zen, 1952ko otsailaren 23an. Arrasateko hiru ahizpa, Marco sendikoak - "Agonias" gaitzizenarekin- ezkondu egin ziren parrokian. Horra hor hiru bikoteak. Ezkerretik, Pedro Gonzalez-Milagros Marco; Alberto Lejarraga-Juanita Marco; Tomas Sanchez-Kontxita Marco. Juanita da bizi den bakarra.

Otordua Txoko tabernan egin zen, eta haren atartean ageri dira beheko argazkian gonbidatuak. Lehen lerroan, bigarrena ezkerretik, handik hilabete batera herriko alkate izendatuko zuten Julio Otaduy agertzen zaigu.

ARGAZKIAK: PELLO GONZALEZ
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

No conozco otro caso, por lo menos en un radio geográfico cercano. Sucedió hace ahora sesenta y cinco, el 23 de febrero de 1952. Tres hermanas de Mondragón, las Marco - de la familia "Agonías"- contrajeron matrimonio en la parroquia el mismo día. En la foto superior las tres parejas: Pedro González-Milagros Marco; Alberto Lejarraga-Juanita Marco; Tomás Sánchez-Kontxita Marco. Excepto Juanita, los otros cinco protagonistas han fallecido.

El banquete correspondiente se llevó a cabo en el Bar Txoko, donde posan las tres parejas con sus familias.  En primera fila, segundo por la izquierda, podemos ver también a Julio Otaduy, quien sería nombrado alcalde de Mondragón un mes más tarde.


No hay comentarios:

Publicar un comentario