martes, 29 de noviembre de 2016

UCEM-eko ELEKTRIZISTAK

Union Cerrajeraren garrantziaz luze aritu gara blog honetan. 1906 sortu zenetik - izen desberdinetako beste lantegi batzuen ostean- Arrasateko industria, ekonomia eta gizartea UCEMen inguruan ibili ziren hamarkadatan.  Arrasaten bakarrik mila langile inguru izan zituen enpresa honen tailerretan denetariko produktuak ekoiztu ziren mundu guztira bidaltzeko.

Elektrizitatea sekulako gai sentsiblea genuen lantegian eta lehen unetik giza talde zabala aritu zen arlo horretan lanean. Ideia bat egiteko, 1915erako Arrasateko lantegian elektrizitatearen erabilera energia osoaren %85 zen, eta gainerakoa hidraulikoa. Hori dela eta, argindarreko enkargatu eta espezialisten ardura handia zen, lantegia geldi ez zedin. 

Baina dena ez zen lana eta noizean behin langile haiek bazekiten mahai baten inguruan euren ordu goxoak ematen. Eta gaurko argazkiak horren testigantza ematen digu. Nafarroa Etorbideko Etxe Zuri jatetxean daude bilduta, bapo afaldu ondoren. Data: 1955eko abenduaren 4: Santa Barbara, elektrizisten patroia. Zeintzuk dira? Batzuen izenak ezezagunak zaizkigu baina gehienenak doaz ondoren:



Zutik, ezkerretik: MIGEL BOLINAGA, JOSE LUIS GARRO, MARIANO AZKARATE (Zelaitxo), GREGORIO BOLINAGA, ROSALIO ZUBIZARRETA,  GABINO VITORIA, MUÑOA eta BENITO KORKOSTEGUI. Eserita, ezkerretik: PEDRO ABASOLO (Etxe Zuri), SAGASTA (Mojategi), ALFONSO GORROÑOGOITIA, ZARRAOA, JUAN MÜLLER, FELIX AZKARRETAZABAL eta MARIANO GARRO.

Hans "Juan" Müller Musialik, Unión Cerrajerara Siemens enpresatik heldutako teknikoa zen eta UCEMen Arrasateko elektrizisten buru izendatu zuten 1940 inguruan. Arrasaten 1955era arte ihardun zuen, hots, jubilazioa hartu arte. 


ARGAZKIA: IBAN BOLINAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hemos escrito largo en este blog sobre la importancia de Unión Cerrajera en el conjunto de la vida mondragonesa. Desde que surgió en 1906, después de diversas experiencias industriales con diferentes nombres, la vida industrial, social y económica de Mondragón giró en torno a UCEM.  Sólamente los talleres de Mondragón, con mil trabajadores, producían infinidad de productos diferentes que llegaban a todos los rincones del mundo.

La electricidad era un tema muy sensible en aquella empresa y desde un principio los gestores de la misma dieron importancia capital al buen desarrollo del servicio correspondiente. Para hacernos una idea, valga decir que ya en 1915 la fuerza eléctrica suponía el 85% de la totalidad de la energía consumida en la fábrica de Mondragón, siendo el resto hidráulica. Ello suponía que el grupo formado por encargados y electricistas tuviera una gran responsabilidad para que los talleres no pararan.


Pero no todo era trabajo en aquel grupo y sabían reunirse de vez en cuando alrededor de la mesa para disfrutar de unos agradables momentos. La foto es muestra de ello. Está sacada en el restaurante Etxe Zuri, frente a la antigua estación de ferrocarril en Avenida Navarra. La fecha: un 4 de diciembre de ¿1955? Se trataba de festejar Santa Bárbara,  patrona de los electricistas. ¿Quiénes son? Veamos:


De pie, por la izquierda: MIGUEL BOLINAGA, JOSE LUIS GARRO, MARIANO AZKARATE (Zelaitxo), GREGORIO BOLINAGA, ROSALIO ZUBIZARRETA,  GABINO VITORIA, MUÑOA, BENITO KORKOSTEGUI. Sentados, por la izquierda: PEDRO ABASOLO (Etxe Zuri), SAGASTA (Mojategi), ALFONSO GORROÑOGOITIA, ZARRAOA, JUAN MÜLLER, FELIX AZCARRETAZABAL y  MARIANO GARRO.


Hans "Juan" Müller Musialik,  había llegado a Unión Cerrajera de Siemens a mediados de los años cuarenta y permaneció hasta su jubilación en la empresa. Durante ese tiempo estuvo a cargo de la sección de electricidad de la fábrica de Mondragón.


martes, 22 de noviembre de 2016

JULI "SALTURRI" BEREZIBAR: 100 URTE

Juli eta Elena alaba
Ehun urte beteko ditu aste honetan, ostiralean 25, Juli "Salturri" Berezibarrek. Mende oso bat, denetik bizi izan duena, baina beti osasunez eta adorez emanda. Juli, zorionak zure egun borobil horretan eta segi urte askoan bizitzari aurre egiten hain zurea duzun umore fin horrekin!
Sabin senarrarekin eta Elena alabarekin,
1954ko sanjuanetan
Cien años cumplirá esta misma semana, 25 ostiralean, Juli "Salturri" Berezibar. Todo un siglo, en el que le ha tocado vivir de todo, pero que lo ha sabido disfrutar, con salud y con tesón. Juli, muchas felicidades y a seguir haciendo frente a la vida con ese extraordinario humor que te ha caracterizado.

Argazkiak: Elena Arrieta, JMVM

martes, 15 de noviembre de 2016

GALARTAREN INBENTARIOA EGITEN ARI // HACIENDO EL INVENTARIO DE GALARTA

Donostia. 1965. 50x45

Julio Galarta pintoreak koadro asko margotu zituen. Eta Arrasate zein kanpoko etxeetan horren adibide mordoa daukagu, hormetan zintzilik. Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartea inbentario bat egiten ari da, Juliok egindakoaz, eta zuregana jotzen du lagun dezazun. 
Baldin badaukazu koadroren bat, bidaliko al diezu, txoko honetako argazkien gisako bat, eta datu hauek (baldin badakizkizu, noski): motibua, data eta neurriak.


Datorren urtea, 2017, izango da Julio jaio zeneko mendeurrena, eta Elkarteak erakusketa bat egingo du, partikularren eskuetan dauden koadroetako lagin batekin.

Badakizu, beraz: baldin eta zure etxean Galarta bat badaukazu, bidali horren datuak Elkarteari. Eskerrik asko.

Julio Galarta pintó muchos cuadros a lo largo de su vida. Y en cantidad de casas de Mondragón y otras localidades existe una pequeña muestra de la capacidad creativa de nuestro pintor. Por eso la Asociación de Amigos del Pintor Juliio Galarta acude a ti, pidiéndote ayuda.

Si tienes algún cuadro de Galarta ¿podrías enviar una foto similar a las que aparecen en este rincón,  añadiendo los datos (si los conoces, claro está) : motivo del cuadro, fecha y medidas, a la siguiente dirección?:

El próximo año 2017 es el centenario del nacimiento de Julio y la Asociación desea montar una exposición con cuadros propiedad de particulares, siempre que estos deseen dejarlos para la ocasión.

Ya lo sabes: si en tu casa luce un Galarta, házlo saber a la Asociación. Gracias

Arrasateko Kondeko Zubi. 1955. 40x55





martes, 8 de noviembre de 2016

DON DIONISIO

Dionisio Isasmendi - Don Dionisio- izan zen Arrasateko musika giroa suspertu zuena gerra ostean. Giro grisa genuen Arrasaten eta Zentro Katolikoaren inguruan abesbatza eder bat sortu ahal izan zuen, eliz funtzioetan eta baita ludikoetan arrakasta handiz aritu zena.

Don Dionisio 1930ean heldu zen Arrasatera. Eta 1953an utzi zuen bere kargua parrokian,  Bilboko Santiago Katedraleko organo jolea izendatu baitzuten.

Argazkian, biatoristen San Jose Ikastetxeko eskaileretan 1941eko apirilaren 13an lortua- Don Dionisio agertzen da, goiko lerroan seigarrena ezkerretik. Bere abeslariek inguratzen dute, nagusi eta gaztetxoek.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Dionisio Isasmendi - Don Dionisio- fue el sacerdote que dio impulso especial a la música en aquel ambiente gris de después de la guerra. En el Centro Católico supo formar alrededor de él un grupo entusiasta, con muy buenas voces, que actuaban semanalmente en las funciones religiosas y con mucha asiduidad en conciertos de música profana.

Don Dionisio llegó a Mondragón en 1930 y estuvo en sus labores sacerdotales y musicales hasta 1953, año en el que fue nombrado organista de la Catedral de Santiago en Bilbao.

En la foto - obtenida el 13 de abril de 1941 en las escalinatas del Colegio San José de los viatoristas- le podemos ver en la fila superior, sexto por la izquierda.  Está rodeado de los cantores de la parroquia, mayores y tiples.


martes, 1 de noviembre de 2016

ALDAYKO KANPOSANTUA - EL CEMENTERIO DE ALDAY


"Hemendik egintzak bakarrik pasatzen dira" zioen lateraz Aldayko kanposantuaren ate gaineko inskripzioak. Historiak dio Thouvenot jeneral frantsesa izan zela kanposantuaren eraikiketa agindu zuena, bertan Arrasateko zenduak lurperatu ahal izateko. Egia da, frantsesak ez zuela hautatu toki hura, baizik herriko kontzejua izan zela egin zuena, hildakoak eliza nagusian ehorztea ohitura ez osasungarria zela behin konbentzituta geratu ondoren. 

Eta egia da ere, sekulako beldurra sentitzen genuela gure adineko neska-mutilok, udako gau sargoritsuetan eta pote-pote edo alebi-ka galdu ondoren, zigor bezala kanposanturaino bidaltzen gintuztenean, atea ikutzera.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

"Por aquí sólo pasan las obras" decía en latín la inscripción sobre la puerta de entrada del cementerio de Alday. La historia nos cuenta que debemos al general francés Thouvenot la construcción de ese lugar donde dar sepultura a los fallecidos mondragoneses. La verdad es que el lugar no lo eligió el francés sino el concejo de la villa, una vez convencido de que se debía terminar con la secular costumbre de enterrar en el interior de la iglesia parroquial.

Y lo cierto también es que los chavales y chavalas del pueblo pasábamos mucho miedo cuando en las noches estivales y tras perder a pote-potes o alebís, se nos mandaba como prenda tocar la puerta del cementerio.