martes, 19 de julio de 2016

HONDARTZAN. 1969. EN LA PLAYA

Laredon geunden. Kuadrila majoa, ezta? Ez dut gogoratzen nola joan ginen, baina gustura genbiltzala esan daiteke okertzeko beldurrik gabe. 1969ko uda zen.

Espe Zubillaga, zutik goian; Marilu Heriz eta Jose Mari Balanzategi makurtuta goian. Erdikoan, erdi estalita,  Euskal Herriko eszenategietan arrakastatsu dabilen Arantxa Ezkurra aktoresa bikaina izan litekeelakoan nago baina ez nago ziur, bere ahizpa Marije, Arantxa Heriz, Puri Zubia eta Alex Urrutia. Lehen lerroan, Joseba Heriz, ni Mertxe Gorostiza, Puri Iturbe eta Marga Zubia.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA

Estábamos en Laredo. Qué cuadrilla más maja, ¿verdad? No recuerdo cómo nos desplazamos pero lo que sí es seguro es que nos lo pasamos en grande. Era verano de 1969.

Espe Zubillaga, arriba de pie; de los de arriba sentados no reconozco al de brazos cruzados; luego Marilu Heriz y Jose Mari Balanzategi. En la fila del medio, a quien medio tapo, podría ser -aunque no estoy muy segura- Arantxa Ezkurra la gran actriz triunfando en la actualidad por los escenarios de Euskadi , su hermana Marije, Arantxa Heriz, Puri Zubia y Alex Urrutia. En  primera fila, Joseba Heriz, yo Mertxe Gorostiza, Puri Iturbe y Marga Zubia.

martes, 12 de julio de 2016

NESKATILA IZAN NINTZEN / FUI NIÑA

Beste behin ere atera naiz 1949an jaiotakoon txoko honetara, txiki-txikia izan nintzela erakusteko. Bilobak dira argazki hauekin gehien harritzen direnak, pentsatzen bide baitzuten beti izan naizela beraiek ezagutu nauten modukoa. Bada, ez. 1952ko sanjuanetan geunden, nire ahizpa  Puri eta anaia Angelekin. Erdikoa naizela asmatu duzue.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA ZUBIA

En alguna otra ocasión he salido también en este rinconcito de los nacidos en 1949, demostrando que en su día fui una niña. Quienes más se extrañan de estas fotos son mis nietos, que muy seguramente habrán pensado que su amama ha sido siempre como la han conocido. Pues no. Aquí estoy - habéis adivinado, soy la del medio- con mi hermana Puri y mi hermando Ángel.



martes, 5 de julio de 2016

SERRAT ETA IÑARRA PARROKUA / SERRAT Y EL PÁRROCO IÑARRA



"Jose Luis Iñarra Arrasateko parrokoaren ospea Arrasatetik Euskal Herrira hedatu zen, batez ere euskal apaizen 1960ko eskutitzaren bitartez eta baita 1967ko hilarriaren kasua zela eta. Baina Euskal Herritik kanpo ere hitz egin zen asko Arrasateko artzapezaren gain. Horren lekukotasuna ematen digu ondoko anekdota honek. 

Joan Manuel Serrat abeslariak – bere ospearen uhineko erpinean zegoela- Arrasateko Idoia jai aretoan eskaini zuen emanaldi bat 1970ean. Antolatzaileen harridurarako, katalandar artista Arrasatera iritsi zenean herriko erretorea ezagutu nahi zuela aitortu zuen. Iñarrarekin jarri ziren kontaktuan haiek, eta bi gizonen arteko elkarrizketa “Naroki” kafetegian burutu zen. Serratek bere miresmen eta begirunea azaldu zion erretoreari, askatasunaren borrokalaritzat hartu zuena. Iñarrak, ordea, ez zion publizitaterik eman nahi izan topaketa hari" (Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua. 2006  Eusebio Iñarrarekin argitaratu nuen liburuan.

Argazkian, Jose Manuel Serrat Idoiako atean bertara sartu nahian, ahaleginean Rafa Fernandezek laguntzen diolarik. Zaleak autograforen bila ari zaizkio abeslariari.

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

"La fama de Iñarra se extendió de Mondragón a todo el País Vasco, sobre todo a raíz de la misiva de los curas vascos en 1960, pero también a propósito del caso de la lápida en 1967. Incluso fuera del País Vasco se habló mucho sobre el arcipreste de Mondragón. La siguiente anécdota da testimonio de ello. 

El cantante Joan Manuel Serrat –por aquel entonces en la cresta de la ola de su fama– ofreció un concierto en la sala de fiestas Idoia de Mondragón en 1970. Para sorpresa de los organizadores del evento, nada más llegar a Mondragón el artista catalán confesó que deseaba conocer al párroco. Así pues, los organizadores se pusieron en contacto con él y Serrat e Iñarra mantuvieron una entrevista en la cafetería “Naroki”. Serrat transmitió al párroco su admiración y respeto, expresándole que lo tenía por un gran luchador por la libertad. Con todo, Iñarra no quiso hacer publicidad de aquel encuentro" (José Luis Iñarra. El párroco de Mondragón. 2006. Del libro que publiqué con Eusebio Iñarra) 

En la foto, Serrat trata de entrar en la sala Idoia, acompañándole en su empeño Rafa Fernández. Los fans acosan en busca de un autógrafo.