martes, 31 de mayo de 2016

MESEDEETAKO MOJAK - MONJAS DE LA MERCED.1892-1942

Arrasateko Mesedeetako mojak 1892ko maiatzaren 16an heldu ziren herrira. Bost ziren Granadatik iritsitakoak, Bergaran jaioa zen euren Ama Nagusiak - Genoveva Unzueta- lagunduta. Mojak trenez ailegatu ziren Gatzagaraino eta handik - artean Arrasaterainoko trenbideak urte batzuk itxaron beharko zituen- zalgurdiz egin zuten bidaia Arrasateraino.

Desamortizazioaren kariaz, 1840tik frantziskotarrik gabe zegoen San Frantzisko komentuan lojatu ziren eta egun hartako eliz funtzioa udal benefizentziako batzordeak eta emakumeen elkarteak presiditu zuten. Te deum eta meza kantatu zen, homilia Donato Etxebarria apaiz laguntzaileak emanez.

Berrogeitamar urte geroago, herriak eskertu nahi izan zien mojei mende erdiko lan bikaina. Argazkian ikus daiteke 1942ko maiatzaren 31an izandako ospakizunaren une bat, Portaloitik behera. Eliz funtzioaren ostean, udal korporazioa eta Jose Luis Iñarra erretorea buruan, prozesioak ekin zion ibilbideari. Jendetza handiak hartu zuen parte eta komitiba musika bandak eta emakumeek ixten zuten.
ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Las monjas mercedarias llegaron a Mondragón el 16 de mayo de 1892. Fueron cinco las que desde Granada optaron por viajar hasta la villa, acompañadas por la madre general de la Congregación, la bergaresa Genoveva Unzueta. Hicieron su llegada en tren hasta Salinas - todavía pasarían unos años hasta que el ferrocarril alcanzara Mondragón- y desde allí a su destino final en diligencia tirada por caballos. 

Como consecuencia de la desamortización, desde 1840 el convento de San Francisco no tenía franciscanos y fueron las monjas las que ocuparon el mismo. La función religiosa de aquel primer día estuvo presidida por la junta local de beneficencia  y la comisión de señoras de la localidad. Fue cantado un Te deum y en la misa predicó el coadjutor Donato Etxebarria. 

Cincuenta años más tarde el pueblo mondragonés quiso agradecer a las monjas su ímprobo trabajo. En la foto se puede ver un momento de la celebración llevada a cabo el 31 de mayo de 1942. Tras la función religiosa, tuvo lugar una procesión encabezada por el párroco José Luis Iñarra y la corporación en pleno. Hubo una gran participación popular, y la comitiva, que en el retrato baja por el Portalón, la cerraban la banda de música y las mujeres.

ARRASATEKO MESEDEETAKO MOJEI BURUZ GEHIAGO / MÁS SOBRE LAS MONJAS DE LA CARIDAD DE MONDRAGÓN

 

martes, 24 de mayo de 2016

CORPUS CHRISTI. 1952

Aurtengo Corpus Christi ospakizuna maiatzaren 26an dugu, osteguna. "Hay tres jueves en el año..." Lehen bai lehen! Ezta? Jai egun hori eliza katolikoak modu berezian ospatzen zuen eta goizean goizetik balkoiak banderekin eta kaleak ihi berderekin - ixak- apainduta ageri ziren. Sakramentu Santua igarotzean zenbait lehiotatik arrosetako petaloak jaurtitzen ziren.

Argazkia 1952koa da eta aingerutxoak, ezkerretik hasita, Begoña Markaide, Maria Jesus Berezibar, Arantza Lapuerta eta Maria Jesus Murua ditugu. Abadea, berriz, Justo Jauregi Arraburu garagartzarra da. Eta ezker eskuineko gorbatadun eta trajedun gehienak ezagunak dira.


ARGAZKIA: BEGOÑA MARKAIDE
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La festividad de Corpus Christi de este año se habría celebrado el 26 de mayo, jueves. "Hay tres jueves en el año..."  Han cambiado las costumbres ¿verdad? La iglesia católica celebraba ese día con una gran solemnidad y en Mondragón la procesión del Corpus mostraba las típicas estampas religiosas. Desde primeras horas de la mañana los balcones aparecían engalanados con banderas y las calles cubiertas de juncos verdes - ixak. Al paso del Santísimo desde algunas ventanas se arrojaban pétalos de rosas.

La foto es de 1952 y los angelitos, de izquierda a derecha, son  Begoña Markaide, María Jesús Berezibar, Arantza Lapuerta y María Jesús Murua. El sacerdote es el garagartzarra Justo Jauregi Arraburu. Y los encorbatados y trajeados de izquierda y derecha son reconocibles en su práctica totalidad.


martes, 17 de mayo de 2016

BIZITZAREN EGITURAK / ESTRUCTURAS DE LA VIDA


"Structures de la vie" - Bizitzaren egiturak- bataiatu dute Arrasateko Iñigo Arregiren oraingo erakusketa. Ipar Euskal Herriko Getarian ireki dute hil honen 9an eta ekainaren 25era arte dago irekita, Musée Guéthary deritzanean.

Iñigoren urtea dela esango bagenu ez ginateke oso urruti errealitatetik egongo. Aberatsa bazen ere orain arteko bere ibilbide artistikoa, 2016an frakak bete lan ari zaigu bere lanak sortzen eta erakusten. Oraingo hau horren adibidea da. Eta ekainaren 17an Lapurdiko Kanbon irekiko duena ere prest dauka. Eta esku artean ditu jada urtea amaitu bitartean landuko dituenak. Iñigo inspirazioak lanean harrapatzen du.

ARGAZKIAK : IÑIGO ARREGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

"Structures de la vie" - Estructuras de la vida- es el lema de la exposición que el artista mondragonés Iñigo Arregi acaba de inaugurar la pasada semana en Guetaria (Iparralde) Estará abierta hasta el 25 de junio en el Musée Guéthary de aquella localidad.

Si dijéramos que es el año de Iñigo no estaríamos muy alejados de la realidad. Si ya su hasta ahora trayectoria artística es de un alto nivel, tanto en ámbito nacional como internacional,  2016 va a proporcionarle un salto cualitativo importante. Y muestra de ello es esta exposición, así como la que a continuación - 17 de junio- inaugurará en la localidad labortana de Cambó. Y ya trabaja con las que hasta fin de año le van a tener ocupado.A Iñigo la inspiración le coge trabajando.


 

martes, 10 de mayo de 2016

AURREKARIAK / APUNTANDO MANERAS



La Asuncioneko ikastetxeko ikasleek otsailaren 20an obra bat antzezten zuten Maria Bartolome euren Ama Txit Agurgarriaren ohorez. Ikastetxearen sortzailearen urtebetetzea zen eta modu espezialean ospatzen zuten eguna, eta egitarauan antzezlan bat sartzen zen beti. San Frantziskoren bizitzari buruzko “Herida luminosa”, “Asunta al cielo” eta horren estiloko obrak aukeratzen zituzten, gehienetan kutsu erlijiosoarekin. 

Hemengo argazki hau ere otsailaren 20an dago aterata, 1957an. Hiru nesken itxurarengatik urruneko giroa islatu nahi zuten emanaldian. Kolektiboaren oroimenean ez da geratu obraren titulua baina zalantzarik gabe   ikusleen txalo beroak jasoko zituzten antzezle aplikatuek. Nortzuk diren? Ezkerretik Mariasun Onaindia, Dorita Murgia eta Maria Jesus Murua.

Urte batzuk geroago Dorita antzokiz antzoki dabilkigu, orduko dohainak ez direla agortu erakutsiz. Ezetz? Ba, frogatu nahi duenak aste honetan bertan dauka aukera, Aretxabaletako Zaraia Aretoan. Bertan Doritak eta Doke Antzerki Taldeko bere kideek "Aingeru ala kurriloi?" obra antzeztuko dute, ostiralean -13- arratsaldeko 8etan.

ARGAZKIA: DORITA MURGIA 
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Las alumnas del Colegio de La Asunción acostumbraban a festejar el 20 de febrero el cumpleaños de la Madre fundadora,  María Bartolomé, con un programa que incluía una pieza teatral. Normalmente las obras elegidas eran de tipo religioso y un plantel de aspirantes a actriz las representaban para solaz y contento del resto de compañeras y profesoras. Títulos como "Herida luminosa" y "Asunta al cielo" ocuparon escenario en la época de los cincuenta.  

La foto de hoy corresponde a uno de aquellos 20 de febrero, de 1957. Se representaba una pieza de ambiente oriental, aunque en la memoria colectiva no ha quedado el título de aquélla. Lo que sí se recuerda es que al término de la representación las tres protagonistas recibieron un gran aplauso del público. ¿Quienes eran ellas? De izquierda a derecha: Mariasun Onaindia, Dorita Murgia y Maria Jesus Murua.

Han transcurrido desde entonces unos cuantos años y Dorita está metida de lleno en gira artística teatral, mostrando que aquellas maneras que ya apuntaba entonces no fueron flor de un día. El que quiera comprobarlo tiene la oportunidad esta misma semana, ya que ella y el resto de compañeras de Doke Antzerki Taldea actuarán en Zaraia Aretoa de Aretxabaleta, el viernes 13, a las 8 de la tarde, con la obra "Aingeru ala kurriloi?"

martes, 3 de mayo de 2016

SANTA BARBARATIK ARTEAGARA / DE SANTA BARBARA AL ARTEAGA

Biatoristen San Jose Ikastetxean ari ginen. 1953-54 ikasturtea izango zelakoan nago. Elurra izan genuen egun hartan, baina fraka motzek aise eusten zioten hotzari.  Antonio del Campo esku larruekin agertu zitzaigun eta ondo jantzita doa. Santa Barbaran gaude goiko erretratoan. 

Berrogeita hamar urte geroago ostera bildu ginen. Baina aldatu ginen tokiz: Garagartzako Arteaga jatetxea nahiago izan genuen. Bapo egin genuen. Oso gutxik egin zuten huts. Ez zuen elur egiten baina Antonio del Campo bufandarekin agertu zitzaigun (ez zituen esku larruak ekarri) Ezagutzen al gaituzue? 

Pista bat: Enrike  eta Esteban Arana, Joaquin Etxebarria, Jose Ramon Mendizabal, Jose Ignacio eta Arturo Goikoetxea, Antonio del Campo, Alberto Zaitegi, Manolo Briones, Jose Manuel Galdos, Vicente Agirre, German Berezibar, "Txito" Agirre, "Piti" Azkoaga, Jose Luis Telleria, Migel Angel Lazpiur eta abar. 

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSE LUIS OSINAGA

Estudiábamos en el Colegio San José de los viatoristas. Calculo que sería el curso 1953-54. Aquel día nevaba, como bien se puede apreciar en la foto, pero los pantalones cortos aguantaban cualquier cosa en aquella época. Antonio del Campo lleva guantes y va bien pertrechado. Posamos para el fotógrafo en Santa Bárbara.

Cincuenta años más tarde volvimos a reunirnos. Pero cambiamos de lugar y nos fuimos al Arteaga de Garagartza. Comimos muy bien.  Faltamos muy pocos. No nevaba, pero Antonio del Campo nos apareció con bufanda (no trajo los guantes) ¿Nos reconocéis? Alguna pista:

Enrike y Esteban Arana, Joaquin Etxebarria, Jose Ramon Mendizabal, Jose Ignacio y Arturo Goikoetxea, Antonio del Campo, Alberto Zaitegi, Manolo Briones, Jose Manuel Galdos, Vicente Agirre, German Berezibar, "Txito" Agirre, "Piti" Azkoaga, Jose Luis Telleria, Migel Angel Lazpiur y el "resto"