martes, 29 de marzo de 2016

ESKITIK PINTZELETARA / DE LOS ESQUIS A LOS PINCELES


Duela hogeita hamabost bat urte, Arrasateko lagun talde bat -eskiatzaileak- Frantziako Pirinioetako  La Mongie eski estaziora joan ginen, asteburu eder bat eman guran. Bidean geratu - ohiko hamarretarako- eta erretratoa atera ziguten. Nire adinekoek argazkikoak ezagutuko dituzuelakoan nago. Diodan, ni makurtuta eta erdian nagoela, nire lepoan Arantxa Alberdik - lagun on eta lankide hobea Union Cerrajeran- bere eskuak ipinita.

Atzean utzi nuen eskia eta pintzelak hartu nituen, gero eta gehiago gustatzen zaidana. Horren lekukoa da, Donostian martxoan eta apirilean daukadan margo erakusketa. Han aurkituko nauzue, Reina Regenteko Santana Kafetegian. Badakizue: apiril osoa daukazue bisita egiteko.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: ARANTZA BASKARAN

Será hace treinta y cinco años que este grupo de esquiadores mondragoneses nos fuimos a LA MONGIE, estación de esquí del Gran Tourmalet en el pirineo francés. La foto nos hicimos en una parada en el camino, para repostar. Los de mi edad no tendréis dificultad en identificar a los que aparecemos retratados. Bueno, deciros que yo estoy en el centro agachada, y en mis hombros coloca sus manos Arantxa Alberdi, gran amiga y mejor compañera de Unión Cerrajera.

Abandoné el esquí y me aferré a los pinceles, herramienta que cada vez me gusta más. Muestra de ello es la exposición de pintura que tengo en Donostia, durante los meses de marzo y abril. Allí me encontraréis, en el Café Santana, de la calle Reina Regente. Ya lo sabéis: todo el mes de abril para visitarme.




martes, 22 de marzo de 2016

HILOBI SANTUA / SANTO SEPULCRO. 1940



Bihar asteazken santua dugu eta hasiera ematen diogu urteroko aldi bati, iraganean zentzu erlijioso handia izan zuena. Asteazken iluntzean karrakak jotzen ziren parrokian, iluntasun osoa egin ostean burrunba itzela sorraraziz. Teniolak genituen. Gaurregun ospakizuna beste ildotatik badoa ere, ondo dago gogoratzea Arrasaten indar handiz bizi izandako mendetako ohitura. 

Herriko aste santuko  prozesioak modu xehean antolatzen ziren. Ostiral santuan, esaterako, Hilobi Santua ateratzen zuten Luistarrek. Parrokiako atarian dago eginda gaurko argazkia, 1940 ingurukoa, eta eramaileak luistarrak ziren, ziurrenik urte osoan zehar hilobia eramateko meriturik gehien egin zutenak.  Etxebarria, Otaduy, Azkarraga ezagutzen ditut euren lepoan kutxa kargatuko zutenen artean. Eskuineko udaltzaina, berriz, “Torres” dugu, Zubialdea. 

Hilobia parrokiatik atera eta garai hartan San Frantziskoraino joaten ziren. Artean frantziskotarrak Arrasatera itzuli gabe zeuden eta San Frantziskon gordetzen zen San Juan Ebangelaria irudia. Irudi horrekin bat eginda prozesioak Maalatik behera egiten zuen, Etxe Txikiak (Arantzazuko Ama kalea)  eta Nafarroa Etorbidea  igaroz, berriz ere parrokiara heltzeko, San Juan Ebangelaria san Frantziskon utzi ondoren.


 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Mañana es miércoles santo y la iglesia da comienzo a un período que otrora el pueblo celebraba en general de forma bastante distinta a la actual. El mismo miércoles a la tarde tenía lugar una función – teniolak (tinieblas)-  cuyo punto más esperado por los chavales y no tan chavales era el volteo ensordecedor de las karrakas que llevaban los que habían conseguido alguna. 

Las procesiones de Mondragón eran sencillas, alejadas de las manifestaciones que en otras regiones se daban y se dan aún hoy en día. La de Viernes Santo, por ejemplo, sobresalía por la participación de los “luises”, miembros de la congregación de San Luis Gonzaga quienes se encargaban, entre otros cometidos, de portar el Santo Sepulcro. La foto de hoy, de alrededor de 1940, es una muestra de ello. Reconocemos a Etxebarria, Otaduy, Azkarraga. El alguacil es “Torres” Zubialde. 

El Sepulcro se sacaba de la parroquia y se llevaba hasta la iglesia San Francisco. Los frailes franciscanos aún no habían vuelto a Mondragón y en aquel templo se guardaba la imagen de San Juan Evangelista, que se sacaba aquelo día para que abriera la procesión. Otra vez en marcha, se bajaba por la calle Magdalena y pasando por las Casas Pequeñas (calle de la Virgen de Aranzazu) y Avenida de Navarra, se volvía a la parroquia, tras dejar a San Juan Evangelista en San Francisco, dando fin a la procesión.

                       Gehiago Aste Santuari buruz  / Más sobre Semana Santa


 

martes, 15 de marzo de 2016

UDAn, 1967an. En la UDA



Ez zen izan gure egunik aproposena, kirol emaitza ri dagokionez, bederen. Zarautzen jokatu genuen, bertako taldearen kontra. Omenaldi txiki bat eskaini zitzaion Iribar atezainari, 1966ko uztailaren 11 eta 30 bitartean izango ziren Ingalaterrako mundialetara baitzihoan. Txopo-ak detailetxo bat izan zuen gurekin.

Oraindik ez dut esan UDAn jokatzen nuenik. Hiru denboraldiz aritu nintzen Aretxabaletan, hain zuzen 1966-67ko norgehiagoketa batean Migel Etxarrik - garai hartan Lasarteko ekipoan- txorkatila apurtu arte. Zarautzeko egun hartan gure talderik onena atera genuen - lau arrasatearrekin- eta Zarautzek 7-1 irabazi zigun. Zarautzeko taldean, gero lehen mailan arituko ziren Arruti, Txurruka eta Amilibia ari ziren. 

Egun hartako taldekideak izan ginen: zutik ezkerretik: Masip, Gutiérrez,  ni,  Isaac,  Olandixo, García Etxabe; makurtuta, ezkerretik eskuinera:  Arce, Elkoro, Etxeberria, Gabilondo eta Gonzalez "Txoko"

Ezkerrean zutik agertzen den Iribar mitikoak banderatxo bat erregalatu zigun. 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ABEL SAEZ BILBAO 

No fue nuestro día más afortunado en cuanto a resultado final en el tablero marcador. Jugamos en Zarautz, contra el equipo local. Se ofrecía un sencillo homenaje a Iribar, que acudía al mundial de Inglaterra, que se celebró entre el 11 y el 30 de julio de 1966. El gran portero tuvo un detalle con nuestro equipo. 

Bueno, todavía no he dicho que yo militaba en la UDA, donde lo hice durante tres temporadas, justo hasta que cierta tarde de la temporada 1966/67 Miguel Etxarri, por entonces militando en el Lasarte, me rompiera el tobillo. El día de Zarautz los de Aretxabaleta sacamos el equipo de gala - con cuatro mondragoneses- y el Zarautz nos ganó por 7 a 1. Nosotros jugamos bien, pero el contrario mejor.  En el equipo zarauztarra jugaban Arruti, Txurruka y Amilibia, que unos años después actuaron  en primera división. 

Nuestra alineación fue, por la izquierda, de pie: Masip,  Gutiérrez, yo, Isaac, Olandixo,  García Etxabe; agachados de izquierda a derecha:  Arce, Elkoro, Etxeberria, Gabilondo y Gonzalez "Txoko".

Y con nosotros se retrató, a la izquierda de pie con el banderín que nos regaló, el mítico cancerbero del Athletic.

martes, 8 de marzo de 2016

ARRASATE 1967

Ezkerreko jolas parkean ari diren umeetariko batzuk egun ere ibiliko dira Zaldibar edota besteren batekoan, baina oraingoan euren bilobak eskuetatik helduta. Izan ere, ia mende erdi bat eman da argazkia atera zenetik. Horra hor, gure herria, iraganeko estanpa bat balitz bezala: historiarako finkatua. 1967an geunden.

Eskuin aldean, 1902an inauguratutako Viteri Eskolak, lehen harria 1899ko abenduaren 7an jarri bazen ere. Aurki iritsiko zitzaizkien makinak, mezenas arrasatearrak irekitako irakas-zentroaren azken arrastoa lurreratzeko. Txutxeen saltokia ere historiara pasatu zen, ondoko automobilak - taxiak- bezala. Jai eguna zen, bistan da,  umeen eta helduen jantziei erreparatuz. Gaur zailagoa bihurtu da janzkeraren arabera egunaren antzematea. Estandarizazioak abantaila hori kendu digu.

ARGAZKIA: IBAN BOLINAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Muchos de los niños y niñas que aparecen en el parque a la izquierda de la fotografía, hoy  andarán en el de Zaldibar o en algún otro de los que tenemos en Mondragón, La diferencia es que ahora llevarán de la mano a sus nietos o nietas. Ha transcurrido casi medio siglo desde que se obtuvo la foto. Héla ahí, como estampa que ha fijado un pasado histórico. Estábamos en 1967.

A la derecha, las Escuelas Viteri, inauguradas en 1902, si bien su primera piedra se había colocado el 7 de diciembre de 1899. Pronto les llegarían las máquinas que reducirían a escombros aquel complejo educativo, modélico en su género en el primer tercio del XX. Despareció, asímismo, el puesto de txutxes y los automóviles - taxis- aparcados frente a las escuelas.  Si nos fijamos en las vestimentas de niños y mayores, era un día festivo. Hoy nos resulta más difícil adivinar la calidad de la fecha por el tipo de vestidos que utilizamos. La estandarización es un hecho.

martes, 1 de marzo de 2016

BI ARTISTA / DOS ARTISTAS


Argazkikoak ezagunak ditugu, ezta? Ezkerrekoa gure kintokidea dugu, argazkiaren egile eta bidali diguna. Eta eskuineko xelebrea, behintzat gure adinekoek garbi asko daukate gogoan: Jaime de Mora y Aragón inklitoa. Belgikako Fabiola erreginaren anaia golfoa. Nola, bada, elkarrekin?

Jaimek bere artea (pianoa jotzen zuen txisteak tartekatuz) salafiestasetan saltzen zuen eta Arrasatera etorri zen, 1969ean, Idoian saio  bat eskaintzera. Gero goizaldean Udalpe elkartera eraman zuten, afaltzera. Eta Xabier hara azaldu zen osaba Pedro "Laso"rekin. Euren arteko solasaldia oso mamitsua izan bide zen, aristokratak gure laguna Marbellara aldatzera animatu baitzuen, Malagako herri hartan aberastuko zelakoan. Areago, "Nido de Arte Don Jaime"ko bazkide izatea proposatu zion.  Xabierek ez zion itsaslaminaren deiari jaramonik egin ... Egin izan balio?

 ARGAZKIAK: XABIER USOBIAGA
 KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los personajes de la foto están identificados ¿verdad? El de la izquierda es nuestro compañero quinto, autor de la foto y quien nos la ha enviado. Al célebre de la derecha lo recordamos, por lo menos los de nuestra edad, con cierto regusto circense. Efectivamente, se trata de Jaime de Mora y Aragón, el hermano golfo de la reina Fabiola de Bélgica. ¿Cómo se encontraron los dos protagonistas de este retrato?

La cosa es que el aristócrata vendía su arte en clubs (tocaba el piano y contaba chistes) y en 1969 vino a Mondragón a actuar en la sala Idoia. Tras la  sesión artística lo llevaron a cenar al Udalpe y allá que apareció nuestro amigo, con su tío Pedro "Laso". La conversación entre los dos debió de ser muy sabrosa y el hermano de la reina llegó a plantearle a Xabier que cambiara su residencia y se estableciera como fotógrafo en Marbella, en donde le auguraba una gran carrera artística con extraordinario resultado económico. Incluso le propuso ser socio de su "Nido de Arte Don Jaime" Xabier no hizo caso del canto de sirena marbellí. ¿Y si le hubiera hecho?