martes, 1 de noviembre de 2016

ALDAYKO KANPOSANTUA - EL CEMENTERIO DE ALDAY


"Hemendik egintzak bakarrik pasatzen dira" zioen lateraz Aldayko kanposantuaren ate gaineko inskripzioak. Historiak dio Thouvenot jeneral frantsesa izan zela kanposantuaren eraikiketa agindu zuena, bertan Arrasateko zenduak lurperatu ahal izateko. Egia da, frantsesak ez zuela hautatu toki hura, baizik herriko kontzejua izan zela egin zuena, hildakoak eliza nagusian ehorztea ohitura ez osasungarria zela behin konbentzituta geratu ondoren. 

Eta egia da ere, sekulako beldurra sentitzen genuela gure adineko neska-mutilok, udako gau sargoritsuetan eta pote-pote edo alebi-ka galdu ondoren, zigor bezala kanposanturaino bidaltzen gintuztenean, atea ikutzera.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

"Por aquí sólo pasan las obras" decía en latín la inscripción sobre la puerta de entrada del cementerio de Alday. La historia nos cuenta que debemos al general francés Thouvenot la construcción de ese lugar donde dar sepultura a los fallecidos mondragoneses. La verdad es que el lugar no lo eligió el francés sino el concejo de la villa, una vez convencido de que se debía terminar con la secular costumbre de enterrar en el interior de la iglesia parroquial.

Y lo cierto también es que los chavales y chavalas del pueblo pasábamos mucho miedo cuando en las noches estivales y tras perder a pote-potes o alebís, se nos mandaba como prenda tocar la puerta del cementerio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada