martes, 29 de septiembre de 2015

ARGAZKIETAKO BIDEOA / VIDEO CON LAS FOTOS



Xabier Usobiaga kideak egundoko lana egin zuen Bilbo(2013) eta Donostia (2014) irtenaldietako argazkiak ateratzen. Bi egunetako bilduma 700 argazkietatik gorakoa da.


Gutariko bakoitzak nahi dituenak lortu ahal izateko, biderik egokiena bideo txiki bat egitea izan da, eta bertan argazki guztiak ikus daitezke.
 

Bideoaren metraiaren arabera, interesatuak badaki zein minutu eta segundutan dagoen berak nahi duena. Hori ezagututa, erabiltzen dugun korreo elektronikora eska dezake eta goi kalitatezko kopia bidaliko zaio. Bide alternatiboa da, urriaren 9ko txangora datua ekarri eta antolatzaileei ematea.

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA

El compañero Xabier Usobiaga hizo un encomiable trabajo de fotógrafo en los viajes de Bilbao (2013) y Donostia (2014) La colección resultante de ambos días supera las 700 fotografías.

Para que cada uno de nosotros pueda tener copia de las que le interese, el camino más idóneo nos ha parecido el del vídeo que se muestra en la siguiente dirección de Internet.


Según el metraje del vídeo, el interesado puede saber en qué minuto y segundo en concreto está la foto que desea. Una vez de conocer el dato, puede pedir una copia de alta calidad solicitándola al correo que normalmente utilizamos. O como vía alternativa puede traer el dato a la excursión del día 9 de octubre y darlo a los organizadores.

martes, 22 de septiembre de 2015

1949ko KINTOEN EGUNA / KINTADA 1949



Hurbiltzen ari da “1949arrasate” taldekideen eguna. Datorren urriaren 17an izango da eta antolatzaileek egitaraua osatu dute. Hona hemen: 

        Irteera: 8´30. Garibay kaletik
                    Añana-Gesaltza 
                     a.    Bisita
                     b.    Hamarretako Palacio de Añana jatetxean.
 Gasteiz 
a.    Katedrala. Bisita (euskaraz eta erdaraz)
b.    Bazkaria Portalon jatetxean
c.    Dantzaldia Portalonen 
d.    19´30. Irteera Arrasate alderantz

                            Kontuan edukitzekoak

Gutxi gora beherako kostua:  80 €
Izen ematea:  Lore Lurrin-dendan. 50 € aurreratu behar dira.
Azken eguna apuntatzeko: 2015/10/13


=====================.==============

 Se está acercando el día anual de “1949arrasate”. Será el 17 de octubre próximo y    los organizadores ya han confeccionado el programa. Veámoslo: 

     Salida: 8´30. De la calle Garibay.
                  Valle Salado de Añana 
                  a.    Visita
                  b.    Almuerzo en el restaurante Palacio de Añana 
                  Vitoria-Gasteiz 
                  a.    Visita a la Catedral (grupos en euskera y castellano)
                  b.    Comida Restaurante Portalón 
                  c.    Bailables en el Portalón
                  d.    19´30. Salida hacia Mondragón
A tener en cuenta
                 Costo total estimado: 80 €
                 Inscripción en Perfumería Lore, adelantando 50 €
                 Último día para apuntarse: 13/10/2015

martes, 15 de septiembre de 2015

"UMORE ONA" FUTBOL TALDEA




Arrasatek hezur mamiraino sartuta eduki du futbolerako zaletasuna. Futbolerako grina esango nuke. Hamaika herri lehiaketa eta ehunka talde sortu dira mende oso baten ondoko estatistiketarako, milaka jokalarirekin. Behin idatzi nuen bezala, 1912ko abenduan lehen futbol talde egituratua sortu zenetik – lehenago Unión Cerrajerako goi zuzendari batzuen ekimenez zabaldu zen baloiarekiko interesa- lerro asko eta asko idatzi da herriko futbol eta futbolarien gain.

Argazkiko futbol taldearen oihartzuna amatatuta egongo zen aspaldi argazkiarengatik izan ez balitz. Hain justu, argazkiak dakarkigu futbolari (ostikalari) horien oroitzapena. Horretarako balio dute argazkiek. Eta horretatik tiraka jakin izan dugu taldea “Umore Ona” zeritzala.

Protagonistak garaipena ospatzen ari dira, zalantzarik gabe. Eta aurpegi ezagunak ditugu gehienak, bai jokalariak eta inguratzen dituztenak (neska bakar bat antzematen da). Are gehiago, ondo aztertuz gero argazkian aurkituko dugu 1949arrasate taldekideen aurtengo txangoa antolatzen ari den lagun bat. Detaile horren arabera esan daiteke argazkia 1955 ingurukoa dela eta, bat ere dudarik gabe, Unión Cerrajeraren kirol esparruko Zaldispe futbol zelaian atera zen.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Mondragón ha sido (es) un pueblo con gran afición futbolera. Yo diría, incluso, de gran pasión para las cosas del balón. Se han organizado incontables campeonatos populares, con cientos de equipos y miles de jugadores. En cierta ocasión comentaba que– tras los prolegómenos en esta especialidad deportiva con los directivos de Unión Cerrajera practicándolo- desde que en diciembre de 1912 se estructuró un equipo formal de fútbol en la villa cerrajera, se ha escrito mucho  sobre lo que ha dado de sí el fútbol mondragonés.

La foto de hoy nos transmite un momento que seguramente habría quedado olvidado, si no fuera precisamente porque tuvo como objetivo retratar una celebración. La que estaban llevando a cabo los componentes del equipo de fútbol local “Umore Ona” que, a todas luces, habían resultado ganadores en el campeonato en que participaban.

La mayoría de las caras, tanto de los futbolistas como del entusiasmado público (sólo se ve a una chica) nos son familiares. Es más, si la observamos con detenimiento encontraremos a uno de los compañeros que están organizando nuestra salida de este año. Por eso no es mucho aventurar decir que la foto es de alrededor de 1955. El escenario no era otro que el campo de fútbol de Zaldispe, sito en las instalaciones deportivas de Unión Cerrajera.

martes, 8 de septiembre de 2015

AURTEN ERE BAI / ESTE AÑO TAMBIEN



Jubilatuek ez ditugun oporretatik itzulita, gure taldearen aurtengo egunari begirada bat bota nahi izan dut, kide guztioi gogorarazteko urriaren 17an dugula hitzordua.

Gaurko argazkia 2013ko bidaiari dagokio,  urriaren 17an burutua, Bilbora egin genuena. Oso ondo eman genuen, bazter eta inguruak bisitatu genituen eta gustura itzuli ginen etxera. Iaz Donostia izan genuen topalekua, eta aurtengoa –dagoenekoz iragarrita dagoen moduan- Araba aldera eramango gaituzte antolatzaileek. 
 
Laster albiste gehiago.

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA

De vuelta de las vacaciones que los jubilados no tenemos, damos un repaso muy general a la organización del viaje que nos toca hacer este año, el próximo 17 de octubre. 

La fotografía de hoy corresponde a la excursión que realizamos a tierras bizkaitarras, un 19 de octubre, pero de hace dos años, en 2013. Lo pasamos fenomenal, visitamos cantidad de rincones de aquel territorio y regresamos con deseos de repetir con otro viaje. Así lo hicimos en 2014, a Donostia.Y este año los organizadores nos llevan – como ya se ha anunciado anteriormente- por parajes alaveses.

Más noticias en breve.