martes, 14 de julio de 2015

LEHENGUSU-LEHENGUSINAK / PRIMOS-PRIMAS




 

Nire osaba Iñaki Garayren ezkontza eguna izan zen, Aretxabaletan. 1957an geunden, uztailaren 6an.  Ezagutu nauzue, bai. Elastiko marradunetakoa nauzue, Kepa Akizu gorbatadunaren ondoan, hura zeremoniako elizmutila izan zelarik. Ni artean lehen jaun hartzea egin gabea nintzen eta ezin nuen elizkizunetan parte hartzerik. Jaun hartzea egin ondoren ere, oso gutxi lagundu dut nik elizan. 

Otordu polit hartan, zenbait familiatako lagunak biltzen ginen. Nire izeba berria Mari Kortabarria zen. Hor gaude, akizu, iraola, mendoza, garay, kortabarria eta, jakina, gu zaitegitarrak. Kopa ta dena ipini ziguten bazkalburuetan. Bapo amaitu genuen.


ARGAZKIA ETA OINA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Era la boda de mi tío Iñaki Garay, en Aretxabaleta. Estábamos en 1957, más concretamente el 6 de julio. Ya me habéis reconocido, sí: soy el del jersey de rayas horizontal. Tengo a mi lado al encorbatado Kepa Akizu, que había sido el monaguillo de la ceremonia. Yo no había hecho aún la primera comunión y no me dejaron actuar en la boda. La verdad es que después de hacerla tampoco me he prodigado demasiado en menesteres eclesiásticos.

Fue una boda bonita y un excelente banquete y nos reunimos varias familias. Mi nueva tía era Mari Kortabarria. En la foto aparecemos miembros de los Akizu,  Iraola, Mendoza, Garay, Kortabarria y, por supuesto, Zaitegi. Como se aprecia, tras el postre nos sirvieron copa. Salimos muy contentos.

martes, 7 de julio de 2015

UDAN IGERILEKURA / EN VERANO A LA PISCINA




Uztaila zen, baina 1959koa. Bero handia izan genuen eta primeran etorri zitzaigun Unión Cerrajeraren igeritokia. Hura zen aukera ederra, udako hileetan! Egunero-egunero, goizeko 11etatik arratsaldeko 2ak bitartean eta arratsaldeko 4etatik 8ak arte (edo, hobeto adierazita, Juanito Vegak esan arte) edukitzen genuen zabalik… Bueno, zabalik genuen gizonezkook. Neska eta ez hain neskak kanpo aldeko hesian geratzen ziren – ureztatu berri gorri eta laru koloreko tajete loreen usain sakorrak lagun- triton arrek igerian nola egiten genuen ikusle huts izatera bakarrik heltzen zirela. Injustizia galanta, garaiko moralinaren ondorio hutsa. 

Egun hartan hiru adiskide elkartu ginen 33x12 metroko igerilekuko ur txikietan. Metro inguruko sakontasunarekin oin egiten lurrean, Anton Kintana eta Eugenio Astiazaran ditut nire eskuin ezker. Denboraldi hura igerilekua sortu zela hamaikagarrena zen, 1948ko uztailaren 24an inauguratu baitzuten. 

Oharra: Tritonei buruzkoa ez dut gugatik esan, ezta –are gutxiago- gure bizkarrean agertzen den flotagailuko mutikoari dagokionez.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Era julio, pero de 1959. Hacía un calor tórrido y la piscina de Unión Cerrajera nos venía de perlas. ¡Aquélla sí que era una oportunidad a aprovechar en los meses veraniegos! Todos los días, desde las 11 horas hasta las 14, por la mañana, y desde las 16 a las 20 horas (o hasta que lo permitiera Juanito Vega) las puertas estaban abiertas… Bueno, estaban abiertas para los componentes del género masculino. Las chicas y no tan chicas llegaban, como máximo, hasta la barandilla del pilón acuático, desde donde – rodeadas del perfume de los tajetes rojo amarillos recién regados- observaban con envidia a los tritones macho refrescarse en aquellas aguas. Gran injusticia, producto de la moralina de la época.

Aquella mañana nos reunimos tres amigos en las “aguas pequeñas” de la piscina de 33x12 metros. Haciendo pie en un metro de profundidad aparezco retratado, teniendo a Anton Kintana y Eugenio Astiazarán, a mi derecha e izquierda. Aquella temporada era la undécima de funcionamiento de la piscina, inaugurada el 24 de julio de 1948.

Nota: Lo de tritones no lo he dicho por nosotros, ni – mucho menos- por el que a nuestras espaldas aparece con su flotador.