martes, 24 de febrero de 2015

MOJETAN / EN LAS MONJAS



Mesedeetako mojetan hasi nintzenean bost urte nituen. Hor naukazue, Espainiako mapa atzealdean, aurrea hartu nahi izan banio bezala. Amak dotore janzten ninduen eskolara joateko eta egun hartan ere hala agertzen naiz, buruko txoritxoaz eta guzti. 1954an geunden.

Sor Juana Maria nafarra izan nuen aurreneko moja, kalistroetako eskola zaharrean. Baina gehien maite izan nuena Sor Anjeles izan zen. “Labores” ematen zizkigun eta niri asko gustatzen zitzaizkidan. Urteekin eskola hartatik Biteriko eraikinera igaro ginen eta hamalau urte bete arte han ibili nintzen, mojen ikasgaiak nire egiten. 

Orduko lagunek lagun izaten jarraitzen dute: Arantza Lapuerta, Mari Jose Unzueta, Arantza Olabe, Maria Rosa Larrasoaña eta abar. Horrek esan nahi du, haurtzaroan sortutako adiskidetasunak sustrai sendo eta indartsuak dituela.


ARGAZKIA: MARGA MERKADER


Tenía cinco años cuando comencé mi formación con las monjas de la Merced. Ahí me tenéis, con un mapa de España a mis espaldas, como si hubiera querido cogerle la delantera. Mi madre me solía preparar muy guapa para ir a la escuela y el día que nos retrataron no lo fue menos, con mi lazo en el pelo, y todo. Estábamos en 1954.

Mi primera monja fue Sor Juana María, navarrica, en la escuela vieja de los “calistros” Pero a la que yo más aprecié  fue a Sor Angeles, que nos daba “labor” y con la que congenié. Me gustaban mucho sus clases. Tras unos años pasé a la escuela de Viteri, también atendida por las monjas. 

Las amigas de entonces siguen siendo amigas: Arantza Lapuerta, Mari Jose Unzueta, Arantza Olabe, Maria Rosa Larrasoaña y compañía. Señal inequívoca de que la amistad forjada en la niñez echa raíces fuertes y profundas.

martes, 17 de febrero de 2015

MENDIRA BESAIDEREKIN // AL MONTE CON BESAIDE




Badakit ez dugula mendira joateko giro aproposa eta hobeto gaudela etxean, goxo-goxo. Baina denok izan gara gazteak, ezta? Eta eguraldiaren gorabeherak ahaztuta, hamaika txango egin ditut nik Besaidekoekin eta Euskal Herriko tontor ugari zapaldu ditut. Zer polita den mendia!

Konturatu al zara zenbat neska-mutil agertzen garen argazkian? Ez dut gogoratzen non gauden, baina gehienon itxuraren arabera oso ongi eman genuen igoera, irribarretsu ageri baikara. Ariketa polita duzu, argazkiko lagunak identifikatzea. Ia zenbat asmatzen duzun!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Ya sé que no es la situación meteorológica actual la más aconsejable para subir al monte y que mejor estamos en casa, calentitos. Pero todos hemos sido jóvenes. ¡Cuántas y cuántas excursiones he hecho yo con los compañeros de Besaide! Aunque las predicciones anunciasen mal tiempo allá nos íbamos, en un ambiente alegre de compañerismo. Si no, fíjate en las caras de los que hicimos cima aquel día, no me acuerdo en qué monte. La mayoría sonreimos. ¿Has visto qué plantel de mondragoneses/as aparecemos? 

Puede resultarte un ejercicio bonito el tratar de identificar a los que aparecemos en la fotografía, que calculo puede estar obtenida un domingo de1968. 



http://www.fentmuntanyaiformacio.es
 

martes, 10 de febrero de 2015

INAUTERIAK 1957





Oso argazki gutxi ditugu gure haurtzaro eta nerabezaroko inauteriez. Arrazoia sinplea da: ez genuen karnabalik. Modu ofizialean, behintzat, debekatuta zeuden, disfrutatzen genuen errejimen politikoak jai horietan ikusten bide zuen infernuko erregearen eragina zela-eta.

Guardia zibilen eta aguazilen indarrari aurre egiten zioten ausart batzuen kale-agerpena ezik – eta horietaz ere hiri-legenda handiak dira- gainerako ospakizunak atez barruan burutzen ziren. Ongi zerbitzatutako mahai baten ingurura biltzen ziren lagunek joko inozoren bat edo bestearekin konformatzen ziren, izpiritu karnabaleskoari nolabaiteko itxura emateko.

 Argazkikoak bezala, Danok Bat elkartean bilduta, 1957 urtean. Sendi-guraso serioak genituen lan orduetan. Baina gorputzak noizean behin txantxarako eskabidea egiten zien eta horra hor emaitza. Ezagutuko dituzu, nonbait, protagonistak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Existen muy pocas fotos de los carnavales de nuestra niñez o adolescencia. Y la razón es bien simple: no teníamos carnavales. Por lo menos de forma oficial estaban prohibidos, queriendo de esa manera el régimen político que disfrutábamos evitar la posible incidencia negativa en nuestras vidas del rey del infierno.

Excepto algunos valientes que, por lo que se dice, retaban abiertamente a las fuerzas del órden, guardia civil y alguaciles, el resto de las celebraciones carnavalescas se llevaban a cabo a puerta cerrada. Reunidos en torno a una mesa bien servida, los amigos se conformaban con alguna inocente demostración que diera un poco de colorido a las horas previas a la cuaresma.

Como lo hicieron los de la foto, reunidos en "Danok Bat" en 1957. Se trata de una cuadrilla de amigos, muy serios a la hora del trabajo, pero a los que de vez en cuando el cuerpo pedía un poco de juerga. Seguramente los reconocerás.

martes, 3 de febrero de 2015

ELURRA KURTZEBARRIN, 1965





Gogoratzen al duzu zer eguraldi mota eduki genuen duela mende erdi bat? Nik bai, eta nirekin batera argazkiko batzuek ere argi asko izango dute nola igo ginen 1965eko otsailaren 7an Kurtzebarrira. Gurutzea izoztuta dago, haize hotzak eragindako izotz geruza batekin. Eta gu orduko mendi arroparekin jantzita. Baina, aizu, hamabost-hamazazpi urtetako mutil ausartak ginen eta gure gorputzek ongi eusten zioten eguraldi txarraren oldarrari.

Batxilerreko azken kurtsoan geunden, biatoristekin. Igandea zen eta Aretxabaletaraino La Vergaresako autobusez helduta, tipi-tapa gorantz egiteari ekin genion. Zeintzuk ginen? Ez al duzu oraindik asmatu? Begira, apuntatu ondo: aurreko lerrokoak, ezkerrean, Jose Luis Garmendia “Pana” eta ondoan Javier Azkarate (aurten gure jai eguna prestatu behar duen bera) Bigarren lerroan, Javier Ansoategi, Fernando Gomez “Ribota” eta eskuinean, makilarekin, Jose Ramon Gorosabel. Atzealdean, ezkerrekoa, Carlos Yarza eta hondoan Migel Angel Vazquez. Gurutzearen eskuinaldean, ni. Lainoak estaltzen zuen inguru osoa, ikustea zailduz.

Zortzi lagunetatik hiru ez daude jada gure artean. Jose Luis, Fernando eta Migel Angel hil egin dira azken urteotan, azkena – Migel Angel- iazko utzailaren 25ean. Izan bedi argazki hau haienganako oroitzapen-zubia.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
  
¿Recuerdas qué tiempo hacía ahora justo medio siglo? Yo sí, y algunos de los que aparecen conmigo en la foto también recordarán nuestra subida a Kurtzebarri, aquel 7 de febrero de 1965. La cruz aparece blanca, con una capa de nieve helada que nos da una idea de la fuerza y dirección del viento. Y nosotros vestidos con aquellas ropas montañeras de entonces. Pero, claro está, nos encontrábamos en la horquilla de los quince-diecisiete años y nuestros cuerpos aguantaban mejor que ahora el embate del frio invierno. 


Estudiábamos el último curso de bachiller, con los viatoristas. Era domingo y hasta Aretxabaleta llegamos en La Vergaresa. Luego, con ímpetu juvenil, hasta la cumbre. ¿Quiénes eramos? ¿No lo has adivinado aún? Mira, apunta bien: primera línea, de izquierda: Jose Luis Garmendia “Pana” y Javier Azkarate (sí, el que ha de organizar este año nuestro día de gira festiva) En segunda línea, Javier Ansoategi, Fernando Gomez “Ribota” y a la derecha, con el bastón, Jose Ramon Gorosabel. Detrás a la izquierda, Carlos Yarza y al fondo Miguel Angel Vazquez. A la derecha de la cruz, yo. La niebla impedía la visibilidad, está a la vista.

De los ocho compañeros, tres ya no están entre nosotros: Jose Luis, Fernando y Miguel Angel han muerto estos años, el último – Miguel Angel- el 25 de julio del pasado 2014. Valga esta foto como puente recordatorio hacia ellos.