martes, 16 de diciembre de 2014

SANTAMASAK 1953



Lau bat urte edukiko nituen, eta Santamasetan gaude ama eta biok. Beroki polita daramat, ezta? Ez dut ezer gogoratzen egun hartatik, baina suposatzen dut amak piruliren bat erosiko zidala, kale-saltokiren batean.

Maxima Azkoaga zen nire ama eta oso emakume langiletsua izan zen. Ezkondu arte ileapaindegia izan zuen Mendikute etxearen lehen solairuan, frontoiaren aurrean. Bere ahizpa Florarekin batera ari zen eta bezeroek “Flo eta Max” esaten zioten establezimenduari.

Ezkondu ondoren, ogia saltzeari ekin zion. Non eta Autobuses La Vergaresa San Juan auzoan zeukan lokalean berean. Goizetan saltzen zuten ogia, 13´30ak arte. Bergarako “Bonbulu”tik ekartzen zuten. Nik ere ihardun nuen. Oroitzapen onak ditut.
 
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA

Cuatro añitos tendría en esta foto y aparezco junto a mi madre en las fiestas de Santo Tomás, No recuerdo nada de aquel día, pero seguro que ama me compró algún pirulí en uno de aquellos puestos callejeros.
 
Mi madre se llamaba Máxima Azkoaga y era una mujer muy trabajadora. Hasta casarse tuvo, junto a su hermana Flora, una peluquería ene l primer piso de la casa de los Mendicute, en el paseo Zaldibar, frente al frontón. El establecimiento era conocido como el de “Flo y Max”

Tras casarse se dedicó a vender pan, en los mismos locales de Autobuses la Vergaresa en el barrio San Juan. El pan lo traían desde Vergara, del panadero “Bonbulu” y teníamos abierto por la mañana, hasta la 1´30 del mediodía. Digo teníamos porque yo también colaboré con mi madre en este negocio. Tengo muy buenos recuerdos de aquella época.

martes, 9 de diciembre de 2014

ESKERRIK ASKO



Gure lau kintokide hauek oso betebehar polita dute, ostiral eta larunbatean Arrasateko Amaia Antzokian eskainiko dugun antzerki obran. “Galderak” antzezlanaren ekoizpenerako bolondresak behar genituen eta Felisa, Arantza, Amaia eta Marga agertu zitzaizkigun euren ekarpentxoa eskaintzera eta bikain borobildu zuten. 

Suposatzen dugu Amaia Antzokira azalduko zarela horietako edozein egunetan (edo bietan)
arratsaldeko 8etan. Zure txaloek haien lan eskergarako errekonozimenduzko keinua eramango diete. Haien izenean, esker mila.
 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERKADER ETA JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Estas compañeras de quinta tienen un papel muy importante en la obra que vamos a ofrecer el próximo viernes y sábado en el Teatro Amaia de Mondragón. Para la puesta en escena de “Galderak” necesitábamos voluntarios que nos ayudaran a contextualizar el argumento. Y Felisa, Arantza, Amaia y Marga se prestaron a ello y ofrecieron de forma sobresaliente su saber hacer.  

Esperamos contar contigo en el Teatro Amaia cualquiera de esos días (o los dos) a las 8 de la tarde. Tus aplausos les compensarán con creces el trabajo realizado. Gracias en su nombre.

martes, 2 de diciembre de 2014

56.985


Urteko azken hilean sartu gara oharkabean (harriduraren abiadura zuzen proportzionala da adinaren hazkundearekin) eta San Nikólas bedeinkatua eta santamasak aparte, besteak beste, Osasuneko Eguna daukagu hodeiertzean, hots, abenduaren 22ko urteroko loteriaren festa erraldoiari dagokiona, ildefonsarrek sari nagusia abesten dutenekoa.

Horretarako gu ere prestatuta gaude eta gogoratuko duzu, urriak 18an Donostiara bildu ginenok Txatori enkargatu geniola billete batzuk erostea, soberan geratutako sosekin . Ba, kintokideak billeteak erosi ditu Kanarietan, eta hortxe daukazu garbi asko zein zenbakitara jokatzen dugun gure dirutxoa. Inoz ez gara lortzetik hain hurbil egongo.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: 2014ko ANTOLATZAILEEK

Hemos entrado sin darnos cuenta en el último mes del año (el crecimiento de la aceleración sorpresiva es directamente proporcional al incremento en edad) y además de que nos aguardan San Nicólas y las fiestas santotomaseras, se acerca en el calendario la fecha del Día de la Salud, es decir el 22 de diciembre, fecha en que los ildefonseros cantan el número premiado en la loteria de Navidad.
 
Recordarás que los que estuvimos el día 18 de octubre en Donostia le rogamos a Txato nos comprara unos décimos con los ochavos que nos sobraron. Y nuestro quinto ha cumplido con el encargo. Ahí tenéis el número, adquirido en las islas Canarias. Retenerlo en la memoria. Nunca estaremos tan cerca de conseguirlo.