martes, 28 de octubre de 2014

DANTZARIAK



Euskal Jairen batean edo antzeko ospakizunean atera genuen argazkia, 1965 inguruan. Laso izan zen argazkilaria eta bere denda ondoan gaude, Alfontso X. Jakintsua plazan. Lore Gazteak taldearen berrogeita hamargarren urtemuga ospatzen ari den honetan, izan bedi argazki hau nire omenaldi txikitxoa elkarte horretatik igaro diren dantzariei. 

Egia esatera, argazkiko Marga Mercader ezik, gainerakook - Begoña Egidon, Mertxe Jauregialzo eta hiruok- oso dantzari apaltxoak izan ginen. Ba al dakizue non ikasi genuen dantza egiten? Gure etxeetako atarteetan! Pausuz pausu joan ginen gureganatzen zenbait dantzaren erritmo eta estiloa eta inoiz edo inoiz ausartu egin ginen publikoaren aurrean dantzatzen, baina ezkutu samarrean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA

La foto nos la sacó Laso en alguna Fiesta Vasca o festejo similar de alrededor de 1965. Nos retrató cerca de su establecimiento de fotos, en la Plaza de Alfonso X el Sabio. Ahora que se está celebrando el cincuenta aniversario del grupo Lore Gazteak, valga esta fotografía como un pequeño homenaje al colectivo de dantzaris que han pasado por esa formación.

La verdad es que, salvo Marga Mercader, las otras tres que aparecemos retratadas –conmigo están Begoña Egidón y Mertxe Jauregialzo-  fuimos más bien dantzaris modestas. ¿Sabéis dónde aprendimos y ensayábamos? Ni más ni menos que en los portales de nuestras respectivas casas del Grupo San Juan. Ibamos paso a paso hasta que nos creíamos con suficiente técnica y estilo como para salir a bailar en público. Y lo hicimos en varias ocasiones, un poco a escondidas.

martes, 21 de octubre de 2014

E LA NAVE VA



Aquariumean, Vicente Zaragueta bertako presidentearekin

Iragan ziren egunak eta hurrengo urterako bidea irekita dago. Horrelakoxea da bizitza. Eten gabeko martxa. Baina bitartean, bidean, gozatzea dagokigu eta horixe nahi izan genuen lehengo asteko ospakizunekin.

 Urriaren 16 eta 18an, 1949an jaiotako hirurogei lagun baino gehiagok hartu genuen esku ekintza desberdinetan. Eta, oro har, oroitzapen onarekin geratu garela esan daiteke.
 

Urriaren 16ko arratsaldean
Argazki bilduma bat – kalitate handikoa- prestatu du Xabier Usobiaga gure kintokideak. Ekintzetan parte hartu dugun guztiok eskuratu ahal izango dugu.

Gaurko honetan ageri diren gainerako irudiak, bideoko fotogramak dituzu.



Marisa eta Mari Jose, hamabost edizioetako laguntzaileak
Bideoak
 



ARGAZKIAK: XABIER USOBIAGA

KOMENTARIOAK: ANTOLATZAILEAK


 Pasaron los días y ya tenemos en marcha la edición del año que viene. Así es la vida: marcha sin descanso. Pero mientras ella transcurre, en el camino nos toca disfrutar y eso es precisamente lo que quisimos hacer con el programa de la semana pasada.
 

Los días 16 y 18 de octubre fueron las fechas elegidas por los organizadores para los actos llevados a cabo para quienes nacimos en 1949. Nos reunimos, en total,  más de sesenta amigos/as. Y la impresion general es que se acertó con la programación.

 Se ha realizado un reportaje fotográfico – de calidad- por nuestro compañero Xabier Usobiaga. Reportaje al que tendremos acceso quienes participamos en los actos. 

 El resto de imágenes que mostramos hoy son fotogramas de video.

================================

Txalaparta Elkartean

Txalaparta Elkartean

Aquariumeko bisitan

Harrera ekitaldia, Aquariumean. Recepción

Aquariumean, adi-adi argazkilariari

Bazkarian
Txalapartan; zer kontatzen ari zen Marga?

martes, 14 de octubre de 2014

MARKA BERRIA // NUEVO RECORD



Talde argazki hau 2001eko urriaren 28an egin genuen. Ez da esan behar non izan zen… Bigarren aldiz genuen biltzen ginela, aurreko urtean Sarako jatetxean urteroko bilkurari ekin ondoren. Eta ordudanik ez dugu hutsik egin. Aurtengoa hamabosgarrena izango da.

Hamabosgarren topaketa eta gu gure hirurogeita bostetan. Harrapazan! Marka ederra, alajaina!

Ba, aurten markak txikitzen jarraitzen dugu eta apuntatutako lagunen kopurua inoiz baino handiagoa izan da. Urriaren 16 eta 18an ditugu hitz orduak. 

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: 2014ko ANTOLATZAILEAK 

La fotografía está tomada el 28 de octubre de 2001. No hace falta especificar dónde fue realizada. Era la segunda vez que nos reuníamos la quinta de los nacidos en 1949, después de haber comenzado el año anterior en el merendero de Sara nuestro encuentro anual. Desde entonces no hemos fallado y en esta edición cumpliremos la decimoquinta edición.

Decimoquinta cita y nosotros/as en nuestros sesenta y cinco. ¡Toma ya! ¡Eso sí que es marca!
 
Pues seguimos pulverizando récords y hemos conseguido que este año el nivel de participación sea superior a los anteriores. Los días 16 y 18 de octubre están ahí.

martes, 7 de octubre de 2014

EZ ZARA DAMUTUKO // NO TE ARREPENTIRAS



Datorren astean burutuko dugu gure lehen 65 urteak ospatzeko prestatu dugun egitaraua. Apalkiro, gu garen moduan, baina alaiki eta ongi pasatzeko nahiarekin arituko gara.

Ostegunean, 16, Kulturaten elkartuko gara, arratsaldeko 7etan. Eta bertako areto nagusian bideo batzuk ikusi ahal izango ditugu. Horietako zenbait protagonistak dei egiten dizute, etor zaitezen. “Ez zara damutuko” adierazten aituko balira bezala, garbi daukate jaiak mereziko duela.

Beraz, badakizu. Hitzordua daukazu Kulturaten!! Eta izena eman dezakezu, hilaren 10era arte.


ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: 2014koANTOLATZAILEAK

 
La próxima semana llevaremos a cabo el programa que se ha confeccionado para la celebración de nuestro 65 aniversario. Lo haremos de manera sencilla, como nosotros mismos, pero alegremente y con muchas ganas de diversión.

El jueves 16 será el primer apartado de la programación, a las 7 de la tarde en Kulturate. Y en su salón principal podremos ver varias películas grabadas para la ocasión. Protagonistas de algunas de ellas te invitan a asistir. Tienen claro que merece la pena: “No te arrepentirás”


Por lo tanto, ya lo sabes: ¡Tienes una cita en Kulturate! Y te puedes apuntar hasta el día 10.