azaroa 18, 2014

SATORRETXEKOAK


Uste dut honez gero ezagutu nauzuela. Bai, lehen lerroan nago, bigarrena ezkerretik, nire amaren ondoan. Zer ospatzen ari ginen aranburutarrak? Manuel eta Maria nire aitite-amamaren urrezko eztaiak, hain zuzen. Badakizue… Satorretxekoak ginen. Eta 1963ko uztailaren 27a zen, oroimenak ez badit hutsik egiten. 

Aitite Manuel (Aranburu Zabaleta) oso ibiltari-bidaiari iaioa zen eta jostuneko bere ofizioaz aparte historia zalea genuen, kulturak oro har tiratzen zuelarik. Amama Maria (Etxebarria Egidazu) emakume apala, ondratua eta ezker esku handikoa. Hamaika seme-alaba izan zituzten.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

Creo que para ahora ya me habréis reconocido. Sí, estoy en primera línea, la segunda por la izquierda, al lado de mi madre. ¿Qué estábamos celebrando los aranburu? Las bodas de oro de mis abuelos Manuel y María. Ya sabéis: éramos los satorretxe. Si la memoria no me traiciona aquel día era el 27 de julio de 1963.  

El abuelo Manuel (Aranburu Zabaleta) era un viajero incansable y además de su oficio de sastre le encantaba la historia y la cultura en general. La abuela María (Etxebarria Egidazu) era una mujer sencilla, honrada y con mucha mano izquierda. Tuvieron nada más y nada menos que once hijos e hijas.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina