iraila 23, 2014

OROITZAPENETAKO TRANPOLINETIK / DESDE EL TRAMPOLIN DE LOS RECUERDOS



Oso irail polita daramagu eta udazkenera sartu garen arren udakoak dirudite egunek, oso-oso ederrak ditugu-eta. Argazkia 1952koa da, udan aterata, jakina. Eta asmatu duzuen bezala, UCEMen igeritokian nago, nire izeko Amparo Lezetarekin.

Artean ez nintzen burdin-hesiraino heltzen baina izekoak jasotzen ninduen, mutilen igeriketako joan etorriak ikus nitzan. Han ibiliko zen nire anaia Anjel, asko gustatzen baitzitzaion bertara joatea eta murgil egitea. Niri ere bai, baina neskak ezin ginen igeritokira sartu. Hau da, besterik gabe, debekatua genuen bertarako sarrera.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA ZUBIA

LLevamos un septiembre maravilloso y aunque ya hemos entrado en otoño los días están estupendos. Esta foto en la que aparezco junto a mi tía Amparo Lezeta nos la hicieron en 1952. Claro, era verano. Y como habéis adivinado, estábamos en la piscina de UCEM. 

Aún no llegaba a la barra del cerco de la piscina pero mi tía me cogía en brazos para que pudiera contemplar las idas y venidas de los tritones nadadores. Por allí andaría mi hermano Angel ya que le encantaba zambullirse. A mí también me gustaba pero para las chicas estaba cerrada la entrada a la piscina. Simplemente teníamos prohibido el acceso a la pileta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina