iraila 09, 2014

podcast. IRAGANEKO BAZTERRA // RINCON DEL PASADO. podcast


Gure blogaren helburuetariko bat Arrasateko antzinako tokiak berrikustea da, gure herriak izandako bilakaeraz jabe gaitezen. Gaurkoak ere bide horretatik garamatza, eta agian zuetarikoren batek jada badaki zein tokitan hartu zen argazkia. Bai? Ez? 

Gurea zinemaren bidetik Ferixalera (Uharkape) eramaten zuen zubitxoaren gainean daude 1945 inguruko gazte haiek. Ziurrenik, euren ezkerrean eta zubiz hemengo aldeko Txoko tabernan bapo bazkalduko zuten - erreparatu zigarro puruei- egun hartan. Gure kinto batzuen aitak ageri dira bertan, ia ia ezagutezinak, ezta Marilu?. Baina hori ez da inportanteena; aldiz, betiko desagertu zitzaigun bazter ahaztezinaren berreskuraketa grafikoa da erretratoaren meritua. Eta horregatik ekarri dugu.

Zuhaitzen artean ganadua lotzeko burdinak ageri dira. Giza taldeak ezkutatuta, Ferixaleko iturriaren gainkaldea ikus daiteke. Eta ezkerreko eraikina? Txerriak zikiratu egiten zituzten bertan. Animalien xilioak oraindik entzuten ari naizela esango nuke.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Uno de los objetivos de nuestro blog es volver a contemplar los espacios de Mondragón que han pasado a ser historia. La fotografía de hoy nos lleva por ese camino y quizás alguno de los que leen estas líneas ya han reconocido el lugar. ¿Sí? ¿No? 

Se trata del puente que existía a la entrada del Ferial (Uharkape), por la zona del Gurea. Allí posan, alrededor de 1945, estos jóvenes, casi-casi irreconocibles, algunos de ellos padres de quintos nuestros ¿verdad Marilu? Seguramente habían comido opíparamente - fijarse en los puros que muestran ufanos- en el bar Txoko, situado a la izquierda del grupo en esta parte del puente. Lo importante de la foto y por eso la traemos a este rincón es que nos permite recuperar gráficamente ese espacio inolvidable de nuestro pueblo. 

Entre los árboles aparecen los hierros en los que se ataba el ganado. Casi totalmente tapado por el grupo vemos la parte superior de la fuente del Ferial. ¿Y el edificio de la izquierda? Recuerdo que allí, entre otros, se capaba a los cerdos. Me parece estar oyendo aún los chirriantes quejidos de aquellos animales.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina