ekaina 17, 2014

SAN JUAN, 1964



Gaur zortzi San Juan dugu eta auskalo nola ospatuko ditudan jaiak. Ziurrenik, ez dira duela MENDE ERDIkoak bezain intentsoak izango. Adinak ez du barkatzen. Baina zeredozer jausiko da, hori seguru!

Batxilergoko  bosgarren kurtsoa (1963-64) amaitu berri genuen viatoristekin herriko San Jose ikastetxean, eta ekaineko azterketak – “legalmente reconocido” genuen kolegioan bertan burutuak-  denetariko emaitzak ekarri zituen. Hala ere, sanjuanak sanjuanak ziren eta ez zegoen patxanga alperrik galtzeko bat ere gogorik. Uda etorriko zen, utzitakoa berreskuratzeko (premia zutenek, noski)
 
Argazkilari ibiltari horietako batek harrapatu gintuen herriko plazan Javi Ansoategi, Juan Luis Ezkurra eta hiruok. Bizitzak zer ekarriko zigun ez genuen ezta imaginatu ere egiten! Ezta beharrik ere ez (artean)



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



Hoy en ocho celebraremos la fiesta de San Juan. No tengo ni idea de cómo la pasaré este año. Seguramente que no de forma tan intensa como hace ahora MEDIO SIGLO. La edad no perdona. ¡Pero seguro que cae algo!

Acabábamos de finalizar el quinto curso de bachiller (1963-64) en los viatoristas de Gazteluondo, con exámenes llevados a cabo en el mismo colegio “legalmente reconocido” y que nos ofrecieron resultados de todo tipo. Pero los sanjuanes eran nuestras fiestas y había que aprovecharlas. Teníamos todo el verano para recuperar (los que tuvieran necesidad, claro)  

Uno de aquellos fotógrafos ambulantes nos disparó su cámara en la plaza: Javi Ansoategi, Juan Luis Ezkurra y el menda. Ni nos imaginábamos lo que la vida nos depararía. Ni falta que nos hacía (aún)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina