martes, 24 de septiembre de 2013

GUGGENHEIM GURE ZAIN // EL GUGGI NOS ESPERA




Iristen ari da urriaren 19, 1949arrasate-ko taldekideok elkartzeko dugun data. Gogoratzen al duzu? Badazpada ere, hona hemen abisua: apunta zaitez urriaren 10 baino lehen, ohiko tokietan: Zabaleta eta Lore lurrin dendetan. Antolatzaileek eskertu egingo dizute.

Iaz Azpeitiko trenean ibili ginen –Lasaoraino- baita ederto ibili ere. Aurten Bilbora eraman nahi gaituzte antolatzaileek. Begira behean daukazun egitaraua:

 KOMENTARIOAK: TXANGOAREN ANTOLATZAILEAK

Está llegando el 19 de octubre, es decir el día en que los componentes de 1949arrasate nos reunimos. Por si acaso, aquí queda el aviso y se ruega a los que quieran tomar parte se acerquen a los sitios de costumbre – perfumerías Zabaleta y Lore- antes del 10 de octubre. Los  organizadores agradecerán la rapidez en la inscripción.

El año pasado anduvimos por Azpeitia, con una excursión en tren hasta Lasao. Este año nos llevan a Bilbao. ¡Ahí es ná! Han enviado el programa, para general conocimiento. He aquí:

IRTEERA: Goizeko 9 etan, Garibaiko autobus geltokian// A las 9 de la mañana en la parada de  Autobuses de Garibai
NORA: BILBORA

10    – Bisitak: Museo GUGGENHEIM : ANTONI TÁPIES. Del Objeto a la escultura (1964-2009) // SELECCIONES DE LA COLECCIÓN DEL MUSEO GUGGENHEIM BILBAO III. Nota: La invitación debe recoger CADA INTERESADO  a partir del 16 de Octubre en la oficina de BBVA en Biteri)



  11’30etan: Hamaiketakoa
12’30etan:Itsasoratzen Bilbotik–Navegando por Bilbao
13’30etan:Txikiteoa,parte zaharrean
14’30etan:Bazkaria eta diskoteka: ABAROA EUSKAL SENA JATETXEA(Artxanda).

martes, 17 de septiembre de 2013

ARRASATEKO GAZTEAK LORAMENDIREKIN // JOVENES DE MONDRAGON CON LORAMENDI



Duela 54 urte, 1959ko irailaren 20an, omenaldi hunkigarri bat eskaini zitzaion Juan Arana “Loramendi” poetari Bedoñan. Bigarren omenaldia zen bere jaioterrian, 1935ean “Euskaltzaleak” erakundeak aurrenekoa eskaini ziolarik 1933an hildako euskaltzale bikainari, Olerti Egun haietako bat antolatuz. Urrutiko egun hartan Koldo Jauregi “Jautarkol”ek irabazi zuen norgehiagoketa, “Maite opari” olerkiarekin.

Bigarren omenaldia “Euskeraren adixkideak” elkarteak eratu zuen. Mendibitzu baserrian oroit-plaka bat jarri zen, Loramendiren beraren amak estalki zapia mugiaraziz agertu zuena. Bertan irakurtzen da: “BEDOÑA’TAR J. AITA, “LORAMENDI” (1907-1933) Euskal olerkari bikain eta Jaungoiko Maitasunaren Oyulariari, bere jayotetxean, EUSKERAREN ADIXKIDEAK, 20-IX-1959. “Nora noake maitasun eske, neregan baidet ederrik oro berezko ditun maitalea”.

Omenaldi hartan, milaka euskaltzaleren aurrean,Antonio Arrue euskaltzainak hitzaldia egin zuen eta Basarri eta Lizaso bertsolariek ere parte hartu zuten. Egunerako ireki zen elerti norgehiagoketan, bestalde, Gabriel Aresti bere re “Maldan behera” olerkiarekin suertatu zen garaile, Bitoriano Gandiagaren aurretik.

Erakuspen musikalean Arrasateko Abesbatzak hartu zuen parte David Arzamendiren zuzendaritzapean eta, argazkian ikus daitekeen moduan, arrasatear gazte eta haur batzuek ere euren presentziarekin alaitu zuten egun ederra. Zeintzuk dira gaurko pertsonaiak? Hortxe dituzue: baietz, pazientziarekin, denon izenak asmatu! Hasi ezkerretik, goiko ilaran: Mari Sol Mendoza, Sole Bergaretxe, Begoña Markaide, Esther Zaitegi…

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hace ahora cincuenta y cuatro años, el 20 de septiembre de 1959, se celebró un emotivo homenaje al poeta de Bedoña Juan Arana “Loramendi” Se trataba del segundo que en su lugar de nacimiento recibía el eximio vascófilo, fallecido en 1933, y al que en 1935 “Euskaltzaleak” había dedicado uno de los Dias de la Poesía. En aquella lejana ocasión había resultado ganador del certamen Koldo Jauregi “Jautarkjol” con el poema “Maite opari”.
  
El de 1959 lo organizó la asociación “Amigos del Euskera”. En Mendibitzu,  el caserío natal de Loramendi, fue colocada una placa que fue descubierta por la madre del homenajeado y en la que se lee: “BEDOÑA’TAR J. AITA, “LORAMENDI” (1907-1933) Euskal olerkari bikain eta Jaungoiko Maitasunaren Oyulariari, bere jayotetxean, EUSKERAREN ADIXKIDEAK, 20-IX-1959. “Nora noake maitasun eske, neregan baidet ederrik oro berezko ditun maitalea”

En esta ocasión el discurso académico corrió a cargo del miembro de Euskaltzaindia Antonio Arrue, actuando los bertsolaris Basarri y Lizaso. En el concurso de poesía organizado para la ocasión resultó vencedor Gabriel Aresti, con el poema “Maldan behera” quedando en segundo lugar Bitoriano Gandiaga.

Como actuación musical actuó el Coro de Mondragón bajo la batuta de David Arzamendi y un grupo de jovencitos y jovencitas dieron con su presencia colorido al acto. ¿Quiénes son los protagonistas de la foto de hoy? Seguro que con un poco de paciencia acertáis con todos ellos. Comenzar por la izquierda, fila superior: Mari Sol Mendoza, Sole Bergaretxe, Begoña Markaide, Esther Zaitegi…

martes, 10 de septiembre de 2013

GOIKOBALUTIK // DESDE GOIKOBALU



Inoiz komentatu izan da blog honetan biatoristek aurten 75 beteko zutela Arrasatera iritsi zirela. Beteko zutela diot, gaur egun biatoristarik ez dagoelako gure herrian, behintzat komunitate bezala.

Nik oso oroitzapen onak gordetzen ditut San Jose Ikastetxeaz. Badira bestelakoak ere, baina alde onekoekin geratzen naiz. Argazkiari begira konturatu naiz 63 64 ikasturtean elkarrekin ibili ginenetako asko – gehiegi- betiko joan zaizkigula. Bedi argazki hau haiek oroitzeko bitartekoa. 

Goikobalutik haientzat guztientzat!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ISASMENDI

Alguna vez se ha comentado en este blog que los viatoristas habrían cumplido en 2013 los 75 años desde que llegaron a Mondragón. He dicho habrían cumplido, ya que en la actualidad no hay viatoristas en Mondragón, por lo menos en comunidad.

Guardo buenísimos recuerdos del Colegio de San Jose. También tengo de los otros, pero me quedo con los gratos. Sin embargo mirando la foto me doy cuenta de que de los que en el curso 63-64 realizamos el 4º de bachillerato, algunos – demasiados- se han ido para siempre. Que sea esta foto un motivo para recordarles.

 !Desde Goikobalu, para todos ellos¡

martes, 3 de septiembre de 2013

UDAKO OPORRAK // VACACIONES DE VERANO



Hamabi bat urte genituen argazkia atera zigutenean. Santa Barbaran geunden eta argazkilaria handik pasatzen ari zela, ¡zas! harrapatu egin gintuen bere kamerarekin. Ikusi al dituzue zer guapa gauden gure diadema zuriekin? Marildek etxean ahaztu bide zuen.



Ezkerretik eskuinera: Marianjeles Gorostiza, ni, Marilde Osa, Matilde Sainz eta Luisi Miranda. Garbi dago udako oporrak zirela eta artean ni Zigarrolan bizi nintzen, nire amandrearen etxean. Erretratoa egin eta hilabetera, Gasteizera aldatu nintzen, Bihotz Sakratuko ikastetxera, batxiller laborala egiteko.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU



Teníamos doce años cuando nos sacaron esta foto. Estábamos en Santa Bárbara y acertó a pasar por allí el fotógrafo, quien –¡zas!- nos captó con su cámara. ¿Habéis visto que guapas estamos con nuestras diademas blancas? Marilde debió de olvidarla en casa.



De izquierda a derecha: Marianjeles Gorostiza, una servidora, Marilde Osa, Matilde Sainz eta Luisi Miranda. Está claro que era tiempo de verano –vacaciones- y yo aún vivía en Zigarrola, con mi abuela. Al mes de retratarnos, cambié mi domicilio a Vitoria, pues marché al Colegio del Sagrado Corazón, para estudiar bachiller laboral.