martes, 30 de abril de 2013

SENDI OSOA // FAMILIA AL COMPLETO



Urizar Kafetegian gaude eserita Zaitegi-Garay sendiko bostok. Sanjuanak ziren, 1958an. Disfrutatzeko egunak.



Esther arreba eta biok ZZko biserak daramazkigu jantzita. Txuloak, ezta? Mahai gainean Coca Cola boteila, erdi hutsik. Zer edan zuen nire anaia Albertok?  Inkognita bat da. Aita David txikito batekin ari dela dirudi, ama Fanik muztioa edan duen bitartean. A! Eta platertxo bat azeituna ere atera ziguten. Nire keinuen arabera, argazkilariak haietako baten hezurra artean ahoan neukala atera ninduen, eta zotza hatzamarretan … Eta kamareroa? Dotorea, bai horixe! Unean ez zara ohartzen baina argazki bat ateratzen dizutenean betiko geratzen zara erretratatuta.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Ahí estamos los cinco miembros de la familia Zaitegi-Garay. Eran fiestas de San Juan, de 1958.  Días para disfrutar.


Mi hermana Esther y yo lucimos sendas viseras de la marca ZZ. ¡A que son chulas! Sobre la mesa una botella de Coca Cola, medio vacía. ¿Qué bebió mi hermano Alberto? Es una incógnita. Da la impresión de que mi padre David tomó un txikito de vino y mi madre Fani un mosto. ¡A! También nos sacaron un platillo de aceitunas, y por lo que se desprende de mis gestos, parece que el fotógrafo me cogió con un hueso en la boca y un palillo entre los dedos. ¿Y el camarero? Elegante, sí señor. En el momento no te das cuenta … pero cuando te sacan una foto quedas retratado para siempre.

martes, 23 de abril de 2013

ESKARMENTUAREN IKASGAIA // LA LECCION DE LA EXPERIENCIA



Hitz asko ipin nitzake argazki honen oinean. Nahiz eta hiru urte besterik ez nuen, bizitza-ibilbidean barrena nindoan, senideek eta laguntxoek inguratuta. Gaurkoan nirekin agertzen direnak,  aitaita eta amama ditut, amaren gurasoak: Manuel Aranburu eta Maria Etxebarria. Asko maite izan nituen. 

Horiek bai zutela eskarmentu ederra munduak eskain dezakeenari buruz! Nahiz eta egia borobila den denboraren joanak eskaintzen digula, gazteagoek oraindik lortu ez duten ikasgaia. Bizi izatea da gauza.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAYA AZPIAZU

El pie de foto de hoy podría contener muchas palabras. No tenía yo más de tres años y, rodeada de parientes y amigos, conocía ya algo de los avatares de la vida. Pero aún no podía hacer sombra a dos de las personas a quien más he querido: mis abuelos maternos, Manuel Aranburu y María Etxebarria. 

¡Ellos sí que tenían larga experiencia sobre lo que este mundo puede depararnos! Aunque bien es cierto que es el paso del tiempo quien nos proporciona la lección que los más jóvenes aún no han adquirido. Es cuestión de vivir.

martes, 16 de abril de 2013

URREZKO BOSTEKOA // QUINTETO DE ORO



Futbolean ordu asko eta asko eman ditut, baina praktikatzen. Ni ez naiz futbol zelaiko harmailetan kokatzen diren ahobero teoriko horietakoa, arbitroa eta futbolariak –marrazain koitaduak ahaztu gabe, jakina- etengabe iraintzen dituztenak. Nahiz eta sarritan konprenitzen ditudan … Futbolean injustizia asko burutzen dira. Bizitzan bertan bezalaxe. Beti dago elementuren bat azken emaitza bestelakotzen duena, eta hori ez dago ongi, azken finean golik gehien sartzen dituenak irabazi behar baitzuen, baina ez da hori beti gertatzen.

Bueno; utz dezadan filosofia alde batera eta noan  argazki honen argibideak ematera. Aretxabaletako UDAn batera aritu izan ginen arrasatearrok gaude erretratuta. Garbi dago zeintzuk garen, ezta? Gonzalez “Txoko” (ezkerreko hegalaria) , Iturbe “Txomin”  (atezaina) Arze “Nené”  (eskuineko hegalaria), Ramos “Ramostegi” (defentsa) eta Etxeberria “Etxebe” (aurrelaria)

UDAn lau urte eman nituen . Oso politak izan ziren. Ez dakit asko ordaintzen ziguten, baina ni oso gustura defendatu nituen atxabaltarren koloreak. Juventud Deportiva Mondragonen ez nuen sekula jokatu. Soldadutzara joateko utzi nuen 1970ean futbola. Esan dut ez dudala gogoratzen ezer kobratzen nuen, baina fitxaketa ederra egin zutenak Txoko eta Etxebe  izan ziren, Aretxabaletako bi poxpolinez enamoratu baitziren eta bertara ezkondu!


(Orain meniskoak ditut gaizki samar)






ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE



He metido muchas horas de mi vida en el fútbol, pero practicando. No soy de esos voceras teóricos que abundan en las gradas de los campos de fútbol, que se desgañitan insultando sin parar al árbitro y a los futbolistas – sin olvidarme de los pobres linieres, claro. Aunque hay días en que los comprendo, ya que en el fútbol, como en la vida misma, se dan muchas injusticias. Siempre hay algún elemento que distorsiona el resultado y eso no está bien, porque al fin y al cabo en el campo debería ganar quien más goles mete, pero eso no es siempre así.

Bueno, dejémonos de zarandajas y vayamos al grano. En esta foto aparecemos los cinco mondragoneses que coincidimos en el equipo de la UDA. Está claro quiénes somos ¿no?:  Gonzalez “Txoko” (extremo izquierdo) Iturbe “Txomin”  (portero) Arze “Nené”  (extremo derecho) Ramos “Ramostegi” (defensa) eta Etxeberria “Etxebe” (delantero)

 Hice cuatro años en la UDA, muy a gusto por mi parte. No sé si nos pagaban algo pero sí es cierto que recibí un trato fenomenal y que puse todo por defender los colores blanquiazules. Nunca jugué, algo curioso, en la Juventud Deportiva Mondragón. Dejé el fútbol cuando fui a la mili, en 1970. He dicho que no recuerdo si cobraba ficha. Los que sí hicieron un buen fichaje fueron Txoko y Etxebe, que se enamoraron de dos atxabaltarras y se casaron allí.



(Ahora ando un poco ful con el tema de los meniscos)

martes, 9 de abril de 2013

SOR MARIA TERESA PINEDO, AGUR, 1960an



Aurreko batean ere esan nuen urte mordoxka eman nuela Mesedeetako mojekin ikasten. Argazki hau 1960koa da, abenduaren 10ean aterata. Sor María Teresa Pinedo Peruko Moyobambara joateko genuen eta halako agur ekitaldia eskaini genion bere ikasleok. Ikus daitekeen moduan, adin desberdinetakoak gaude Laso argazkilariaren aurrean. Nagusiak goiko ilaran daude eta labor egitera etortzen ziren. 

Argazkian dagoen beste moja Sor Anjeles Lasa dugu, donostiarra. Eta gu, lasai asko, aurreko mahai gainean plastikozko maletak ikus daitezkeelarik. Aurrerapen ikaragarria, garairako! Kremaleradunak, gainera.

Gauden guztion artean, oso oker ez banago, hiru bakarrik gara 1949an jaioak. Marilu Ajuria, Marga Belategi eta hiruok. Ia ezaguten gaituzuen. Besteen artean ere aurpegi ezagunak dira gehienak. Anima zaitezte eta identifika itzazue. Ez da ariketa zaila, izan ere berrogeita hamabi urte bakarrik eman dira ordudanik. Aldatuxeak egon  gaitezke baina alderdi fisikoan soilik. Bizitzeko gogoaz, berriz, lehen bezain indartsu jarraitzen dugu.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ARANTZA OLABE

En una anterior ocasión también dije que hice un montón de años estudiando con las monjas mercedarias. Esta foto es de 1960, concretamente del 10 de diciembre. Sor María Teresa Pinedo estaba a punto de embarcarse para Moyobamba (Perú)y sus alumnas le dedicamos una especie de despedida. Como se puede apreciar, ante la cámara del fotógrafo Laso posamos compañeras de edades diferentes. Las mayores, colocadas en la fila superior, solían venir a clases de labor. 

La otra monja que aparece en la foto es Sor Angeles Lasa, donostiarra. Y nosotras, tranquilas y felices. En la mesa de primer plano se nos muestran las primeras maletas de plástico. Una auténtica revolución para la época. ¡Y de cremallera!

De todas las que aparecemos, y si no me equivoco mucho, tres sólo somos del año 1949. Marilu Ajuria, Marga Belategi y yo. A ver si nos reconocéis. El resto de caras también son muy identificables. Animaros a hacerlo. No es ejercicio difícil, ya que desde entonces no han pasado más que cincuenta y dos años. Quizás hayamos cambiado un poco … físicamente. Porque por lo que respecta a ganas de vivir, seguimos tan ilusionadas como antes.


martes, 2 de abril de 2013

PEÑAROL TXAPELDUN 1966an // PEÑAROL CAMPEON 1966

Futbola atsegin izan dut (daukat oraindik ere) eta oraingo argazki honetan horren testigantza ematera natorkizue. Zaldibarrren aspaldi-aspalditik jokatzen diren txapelketa horietako bat zen, 1966an, eta nik entrenatzaile lanetan niharduen, Peñarol taldearekin. Finalera heldu ginen baina galdu egin genuen, Arrasate taldearekin, 0-2. Pena izan zen, oso ondo prestatu bainituen nire mutilak, baina zortea kontra izan genuen. Hala ere, ez genuen esperantza galdu. Nik banekien zume onak nituela otarrea egiteko … eta 1967an heldu zen txapeldunen aintza. Baina hori hurrengo batean kontatuko dizuet.



Argazki honetako protagonistak  hementxe dituzue, etorkizunean ere gogoratuak izan daitezen. Goiko ilaran ezkerretik: Txitxito, J.M. Zabala, J.P. Inda, Bene Lorenzo (kapitaina) L.M. Idigoras, P.J. Arriola, ni neu (entrenatzailea) J.B. Madinabeitia, X.I. Talledo. Beheko ilaran, ezkerretik: L. Sagasta, J.B. Gorostiza, K. Agirre, R. Aierbe eta F.J. Sagasta.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE ANTONIO ZEZIAGA



El futbol ha sido una de mis pasiones (aún lo es) y en esta foto tenéis testimonio de lo que digo. Se trata de uno de esos torneos que desde hace muchísimos años se juegan en Zaldibar. Estábamos en 1966 y yo actuaba de entrenador del equipo, que no es otro que el famoso Peñarol. Llegamos a la final pero la perdimos, 0-2, con el Arrasate. Fue una pena, ya que yo había preparado muy bien a mis chavales, pero la suerte no jugó a nuestro favor. De todos modos, nunca perdí las esperanzas porque sabía que contaba con muy buenos mimbres para un cesto campeón. Y así sucedió el siguiente año de 1967, en el que alcazamos la gloria de los triunfadores. Pero ése será tema de otro día.



Para que sus nombres sean recordados el día de mañana, los protagonistas subcampeones fueron,  en la fila de arriba y comenzando por la izquierda: Txitxito, J.M. Zabala, J.P. Inda, Bene Lorenzo (capitán) L.M. Idigoras, P.J. Arriola, yo (entrenador) J.B. Madinabeitia, X.I. Talledo. Agachados, de izquierda a derecha: L. Sagasta, J.B. Gorostiza, K. Agirre, R. Aierbe eta F.J. Sagasta.