martes, 26 de marzo de 2013

DOKEko ARAUAK // REGLAS DEL DOKE

Gaurkoa ez da argazki artistiko horietakoa. Aste Santuan sartuta gaudenez gero eta garai bateko barau eta abstinentzia gogoratuz, gure inguruan estilatzen zen joko interesgarriaren arauak berreskuratu ditut, kontuan eduki ditzagun. Egia esan, gaur egun ere jokatzen dute eta arauak berdintsuak izango dira. Eta nomenklatura? Karkabal, barru, kutxillo ...

Hori bai, aspaldi utzi zitzaion Zaldibarren aritzeari, bertan ez baitago toki aproposik. Eta mendetan erabili ziren terrenu haiek beste batzuei eman zieten bide. Baina, mesedez,  ez sinetsi, Oñatiko Kondeari irabazitako Zaldibarreko terrenuen gaineko legenda.

Hor dituzue, beraz, arauak. Orain jokatzea dagokizue! Zorte on!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY

Hoy no expongo una foto artística al uso. Como estamos metidos en Semana Santa y tenien do en cuenta el ayuno y la abstinencia de tiempos pasados, se me ha ocurrido recuperar las normas de juego de nuestro tradicional doke. La verdad es que también hoy en día se celebran campeonatos por estas fechas, y me imagino tendrán las mismas normas. Ahí están, por si acaso. ¿Y la terminología? Karkabal, barru, kutxillo,...

Eso sí; hace tiempo que se dejó de jugar en la arboleda de Zaldibar, como se había hecho durante siglos. Pero, por favor, no os creáis la leyenda acerca del Conde de Oñate y los terrenos ganados a aquél en una partida de doke.

Ahí tenéis las reglas. Ahora os corresponde jugar. ¡Buena suerte!

martes, 19 de marzo de 2013

SAN JOSE IKASTETXEA // COLEGIO SAN JOSE



Ondia! Mende erdi bat igaro da orlako argazki hau osatu zenetik. Eta gaur, San Jose egunean (San José, haz que me pregunten lo que sé), berreskuratu dut nire bildumatik, oroimeneko iratxoak dantzan hasi direlarik, “hementxe segitzen dugu” esan nahi balidate bezala. 

“Faro de cultura y fé, en Mondragón su fragancia, constantemente se ve, beneficiando a su infancia, Colegio de San José. Santuario de la niñez, templo de la juventud, yunque de recia virtud y disciplina a la vez. En su querida mansión, con el trabajo por lema, va componiendo el poema de cristiana educación” 

Harrapazak! Horrela zioen ikastetxeko himnoak, eta gure eztarri gaztetxoetatik lau haizeetara ateratzen ziren notak, batzuek modu duinean egiten zuten bitartean besteek desentonatu egiten genuelarik.

San Jose Ikastetxea. Hamalau urte genituen, 1963an. Aitaren eguna ospatzen genuen orduan. Orain gehienok aitonak bihurtu gara.

Jolasten al dugu asmatzera? Nor da nor?

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¡Ondia! Ha pasado medio siglo desde que se preparó esta foto “de orla”. Y hoy, día de San José (San José ¡haz que  me pregunten lo que sé!) la he recuperado de mi album e inmediatamente los duendecillos de la memoria se han puesto a bailar como si quisieran decirme: “¡aquí seguimos!” 

“Faro de cultura y fé, en Mondragón su fragancia constantemente se ve, beneficiando a su infancia, Colegio de San José. Santuario de la niñez, templo de la juventud, yunque de recia virtud y disciplina a la vez. En su querida mansión, con el trabajo por lema, va componiendo el poema de cristiana educación” 

¡Toma ya! Así decía el himno del Colegio, cantado sus notas a los cuatro vientos por nuestras jóvenes gargantas, haciéndolo algunos de un modo digno mientras otros desentonábamos desde el inicio.

Colegio de San José. Teníamos 14 años en 1963. Entonces celebrábamos el Día del Padre. Hoy, la mayoría, abuelos, hechos y ¿derechos?

¿Jugamos a adivinar?  ¿Quién es quién?

martes, 12 de marzo de 2013

FUTBOL TALDEA / EQUIPO DE FUTBOL



Lagunen arteko afaria ohikoa izaten zen urtarrilaren 5ean, errege bezperan. Lehenago futbol partidua egiten genuen, Santa Agedako futbol zelaian, publiko fidel batekin, gure jokaldiak bero txalotzen zituena. Ahal genuen moduan iristen ginen partidura, prestakuntza fisikoari garrantzi larregi ere ematen ez geniolarik. Ahalegindu egiten ginen baloia besteen atean sartzen -horixe da futbola-  baina ez zen bat ere samurra, besteok ere gauza bera egin nahi baitzuten, baina gurean. Hau da, nahasi ikaragarria!

Bueno, gaurko lasaitasun eta optikarekin aztertuta esan daiteke, den-denok ginela hala moduzko jokalariak, nahiz eta askok hutsen arrazoia terrenoaren egoerari egozten zioten. Gutxi gora behera, gaurko profesionalen antzera...

 Hortxe gaude, 1970eko derbian: Antonio del Campo, “Roger” Elgezabal, Juan Mari Osinaga, ni, Xabier Arruti, “Bedoña”, Carmelo Madinabeitia, Jose Ramón del Campo, Loiti eta Isasa.


Nola amaitu genuen? Ideiarik ez! Bueno, ziur jota eginda, hori bai!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

 Acostumbrábamos a organizar una cena todos los 5 de enero, víspera de Reyes, y horas antes nos jugábamos el físico en un partido de futbol, en el campo de Santa Agueda, con un público fiel que aplaudía a rabiar nuestras jugadas. Llegábamos al partido como cada cual podía, sin darle mucha importancia a la preparación física. Nos esforzábamos por meter el balón en la puerta del otro equipo –en eso consiste el fútbol- pero no era nada fácil, porque los otros también querían hacer lo mismo, pero en la nuestra. Un lío…


 Bueno, la verdad es que –con la tranquilidad y óptica diferente que da el paso del tiempo- se puede asegurar que no todos los que se prestaban para saltar al campo eran estrellas. Y la práctica totalidad de los fallos lo achacaban al mal estado del terreno de juego. Poco más o menos, como los grandes profesionales que se precian.

Ahí nos tenéis, en el derby de 1970: Antonio del Campo, “Roger” Elgezabal, Juan Mari Osinaga, yo, Xabier Arruti, “Bedoña”, Carmelo Madinabeitia, Jose Ramón del Campo, Loiti e Isasa.

 ¡Ni idea sobre  cómo terminamos el partido! Bueno, seguro que hechos unos zorros, eso sí.

martes, 5 de marzo de 2013

MENDIAN LAU LAGUN // CUATRO AMIGOS EN EL MONTE



Mendizalea izan naiz; normala, oso, gure herrian. Kuadrilla osoa izan dela esango nuke, behintzat gure urte gazteetan. Edozein aitzakia ona genuen, motxila hartu eta -tipi-tipa- herritik atera eta inguruko zein urrutiko baso eta mendiak ezagutzeko. Ausartak ginen! Normalean bazkaltzeko itzultzen baginen ere, herrian baziren egun osoko txangoak ere. Hori bai, arratsaldeko dantzaldirako Arrasaten geunden. Verduri eta plazako musika ezinbestekoak ziren asteburuari amaiera emateko.

Hortxe gaude, ez galdetu non!, Martzelino Sanz, Alex Urrutia, neu eta eserita, “Tiburon”enean erositako egunkaria irakurtzen ari, Pedro Pagoaga. Hamazortzi urte!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

He sido montañero; algo completamente normal en nuestro pueblo. Yo diría que lo ha sido toda la cuadrilla, por lo menos en nuestros años dulces. Cualquier excusa era buena para coger la mochila y –tipi-tapa- salir a conocer los rincones de los alrededores e, incluso, más alejados. ¡Eramos unos valientes! Normalmente volvíamos para comer aunque también hacíamos excursiones de todo el día. Eso sí, para el anochecer había que volver. Nos esperaban los bailables del Verduri y de la plaza. Eran una buena forma de dar finiquito a la semana.

Ahí estamos, no me preguntéis dónde, Marcelino Sanz, Alex Urrutia, yo y, sentado y leyendo el periódico comprado en “Tiburón”, Pedro Pagoaga. Dieciocho años.