jueves, 31 de enero de 2013

HOTZA!!


Ezagutzen al duzue bazter hori? Aldayko sagarrondo, urretz eta makatzak ditugu, zeharo zurituta, 1947ko urtarrilaren 27an izandako elurtearengatik. “Ale”-renak bide ziren terrenu haiek, hamaika aldiz bisitatu genituenak… batez ere gauez. Egia esan, abentura ez zen bat ere erreza, ongi gordeta baitzituzten arbola haiek esku luzeetatik. Baina ahalegintzeagatik ez genuen ezer galtzen.

Ezkerraldean Adrian Garmendiaren okindegiko eraikina, eta handik gorantz kanposantuko bidea, garaiko hileta elizkizunen ostean hamaika aldiz igo behar izan genuena (gizakumeek, gehien bat)  Hondoan, txuri txuria, Udalaitz erraldoia.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


¿Reconoces el rincón de la fotografía? Se trata de lo que denominábamos huerta de “Ale” donde abundaban los manzanos, perales y avellanos. Ahí los tenemos, totalmente blanqueados por la nieve que cayó aquel 27 de enero de 1947. ¡Cuántas veces visitamos aquel lugar! Sobre todo durante las noches de verano… aunque la aventura no resultaba nada fácil, ya que encontrábamos todo tipo de trabas dispuestas para disuadir a los “asaltantes” . Pero por intentar no perdíamos nada.

A la izquierda aparece el edificio donde tenía su panadería Adrián Garmendia, y de allí hacia arriba el camino al cementerio, que recorrimos en cantidad de ocasiones –sobre todo los del género masculino- tras los funerales.  Al fondo, cual gigante blanco, Udalaitz.

jueves, 17 de enero de 2013

TIROKA // A TIROS


Gizartea aldatzen doala esaten zaigu behin eta berriz baina ez dakit norainoko egia den, izan ere umeak ume izan dira beti eta helduak...  (oso) helduak. Ohitura batzuk desagertzen joan daitezkeen arren, funtsean pertsonok berezko gure izaerari eusten diogu, ia-ia gizaki bezala ageri ginenetik. Eta ez dakit hori neurgarria den.

Balendin Moreno lehengusuarekin agertzen naiz; ez dut gogoratzen bere balak eman ote zidan. Nik behintzat pistola preparatuta neukan. Bera fraka luzez eta nik motzetan. Bizitzaren gauzak! Jakina, Errege Eguna genuen. Noizkoa? 1958 ingurukoa.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Se nos dice muy a menudo que la sociedad es cambiante; pero yo no estoy muy seguro de ello ya que pienso que los niños siguen siendo niños y los mayores... (muy) mayores. Las costumbres  pueden desaparecer pero, en el fondo, las personas nos aferramos a nuestra esencia como tales, seguramente desde que hicimos nuestra aparición como seres racionales. Que no sé si eso es medible.

En la foto estoy con mi primo Valentín Moreno; no recuerdo si su bala me alcanzó. Yo por si acaso tenía preparada la pistola. Él, más jovencito, con pantalones largos y yo cortos. ¡Cosas de la vida! Por supuesto, era día de Reyes. ¿El año? Muy probablemente, 1958.


En el reverso de la foto se lee: Fotos  TERCERO San Antolin, 14 Mondragon

jueves, 10 de enero de 2013

UDAKO IGANDEAN // DOMINGO DE VERANO


Aste honetan urtebetea izan da Jesus Mari Martinez hil zela. Haurtzarotik oso adiskidea nuen, sendi artekoa baitzen. Eta oso ongi eramaten nintzen berarekin. Bioi asko gustatzen zitzaigun musika.

Nire argazkien artean gaurko hau aurkitu dut eta gure txoko honetara ekartzea pentsatu dut. Unión Cerrajera S.Aren igeritokiko lorategietan gaude eserita. Beraz, uda zen. Eta jai eguna, ziur, denon itxura doterea dela-eta. Zer urtekoa? 1954? Hortxe, nonbait. Eta zeintzuk gara eserita gaudenok ?

Begira, ezkerretik hasita: Arantza Foronda nire lehengusina, Gasteizen bizi zena; Pako eta Txaro nire anaia-arrebak; Jon Arriaran; ni eta, azkenik, Jesus Mari Martinez.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

Esta semana se ha cumplido el primer aniversario de la muerte de Jesús Mari Martinez. Fuimos muy amigos desde la infancia, ya que teníamos lazos familiares. Y nos llevábamos muy bien. A los dos nos gustaba mucho la música.

Esta foto la he encontrado en mi album y me ha parecido oportuno sacarla en este nuestro txoko. Estábamos sentados en la piscina de la Unión Cerrajera S.A. Por lo tanto, era verano. Y día festivo, por las galas con que nos vistieron. ¿El año? Podría ser 1954. ¿Quiénes somos los de la foto?

Comenzando desde la izquierda: mi prima Arantza Foronda, que vivía en Gasteiz; mis hermanos Pako y Txaro; Jon Arriaran; yo y a mi lado Jesús Mari Martinez.