jueves, 27 de diciembre de 2012

AINGERUTXOAK (EMEAK) // ANGELITAS




Denboralditxo bat igaro da ordudanik. Abenduaren 31a zen, 1955ekoa!!!!! Ekintza Katolikoaren eskutik monumentu bat eratzen zen herriko plazan, urte zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria emateko. Zazpi urte eta lehen jaun hartzea egingo genituen urtea, alegia. Nagusiak ginen!

Urte hartan hantxe egon nintzen ni, beste neskato batzuekin batera –mutikoak soberan bide zeuden- argazkian ikus daitekeen moduan. Ni txintxo-txintxo dagoena naukazue, bigarren lerroan eskuak otoitz egiteko eran dituena. Harmaila berdinean eserita dagoena, berriz, Josepi Goñi. Zeuen ezagupidetzan uzten dut gainerako aingerutxoen izenak asmatzea.

Argazkia nire osaba Pedro "Laso"k atera zuen.
 
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERCADER 

Ha pasado algún tiempo desde entonces. Era el 31 de diciembre...¡¡¡de 1955!! De la mano de Acción Católica se organizó, entre otros actos por aquellas fechas, un monumento que se instaló en la plaza. De esta forma dimos el adiós al año viejo y saludábamos con la bienvenida al nuevo, en el que cumpliríamos los siete, y haríamos la primera comunión. Ya eramos mayores...

Allí me llevaron a mí, con otras amigas –no había lugar para los chicos- como se puede apreciar en la foto. Yo soy la que aparece formal-formal, en la segunda fila, con las manos en actitud de orar. En la misma grada, sentada a mi derecha aparece Josepi Goñi. Dejo en vuestra capacidad acertar con los nombres del resto de las angelitas.
 
La foto nos hizo mi tío Pedro "Laso"
 

jueves, 20 de diciembre de 2012

GABONAK BERROGEIETAN


Zer urtekoa den zehazki ez dakidan arren, iragan mendeko berrogeietan dago aterata argazkia. Tokia asmatu duzuelakoan nago: mesedeetako mojen “kalistroetan”. Niri asko gustatzen zait hitz hori: kalistroak! Herri hiztegitik desagertu den berba mondrautarra zen. Erdaraz ere esaten genuen: “Vamos a jugar a los calistros”

Ziurtasun osoz, argazkian ez dago 1949an jaiotako gutariko inor, baina agian bai gure anaia edota arrebaren bat. Eta ziur ezagutzen duzuela argazkiko bat baino gehiago. Ia asmatzen duzuen zein den palmondoaren ondokoa.

Gauza da, Maria Alaben elkarteak –katekisten laguntzarekin- Gabon eguneko jaiotza antolatzen zuela, eta abenduaren 24ko arratsaldean herriko kalerik kale ibiltzen ziren jaun hartzea egingo zuten neska mutikoekin.  Parte hartzaileen itxurei erreparatuz, ezin dugu esan asko aldetu denik, orduko girotik bereizten gaituzten hirurogei inguruko urteotan.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Aunque no sé exactamente el año en que se obtuvo la foto, está claro que  fue realizada en la década de los cuarenta del siglo pasado. Lo que es seguro es el lugar: los claustros de las monjas mercedarias (¡nuestros calistros!) Es una palabra que me gusta. Por cierto, ha desaparecido del vocabulario de palabras típicas mondragonesas. Se utilizaba indistintamente en euskera como en castellano: “Vamos a jugar a los calistros”

Con total seguridad, ninguno de nosotros los nacidos en 1949 estamos en la foto, pero puede que sí alguno de nuestros hermanos o hermanas. Y seguro que conocéis a más de un protagonista. A ver si acertáis quién es la que aparece junto a la palmera.

La cosa es que las Hijas de María, con la colaboración de las catequistas, solían preparar el nacimiento que paseaban la tarde del 24 de diciembre por las calles céntricas de la villa, con el cortejo de niños y niñas que se preparaban para celebrar la primera comunión. Si nos fijamos en el aspecto de los participantes, no se puede decir que, en los aproximadamente sesenta años que han transcurrido desde entonces, haya cambiado mucho.

jueves, 13 de diciembre de 2012

IÑAXIO KORTABARRIA TXAPELDUNA


Santamañako Egipe elkartearen presidentea nintzen 1982an –“bai, ala bai”- eta garai hartan Erreala genuen jaun eta jabe ligako futbolean. Bi denboralditan, 1980-81 eta 1981-82, txapeldun gertatu zen. Talde zoragarri haren izar dirdiratsuenetakoa Iñaxio Kortabarria arrasatearra genuen, ekipoko kapitaina. Eta otu zitzaion omenezko keinu bat eduki behar genuela berarekin. Eta, badakizue, metodorik onena afari bat antolatzea izaten da. Halaxe egin genuen 1982ko uztailaren iluntze batean.

Hementxe naukazue, Kortabarriari plakatxo bat eskaintzen ari.  Bera pozik eta gu ere bai. Ezkerretik agertzen diren lagunak, Manuel Zubizarreta “Tanpoko”, Joxe Kortabarria eta Juanikotxo Mendizabal.

Harrez geroztik, Erreala ez da lehengoa izan.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI


En 1982 era yo presidente –“porque sí”- de la Sociedad Egipe de Santamaña. En aquella época la Real estaba que se salía en la clasificación. Resultó campeón de las ligas de 1980-81 y 1981-82. En aquel extraordinario equipo brillaba con luz especial su capitán y mondragonés Iñaxio Kortabarria. Y se nos ocurrió que le teníamos que realizar un pequeño homenaje. Ya sabéis que en estos casos lo mejor suele ser organizar una cena. Y así lo hicimos, en un anochecer de julio de 1982.

Aquí me tenéis, ofreciéndole a Kortabarria una placa como recuerdo. Él contento, y nosotros también. Los otros compañeros de la foto, por la izquierda, Manuel Zubizarreta “Tanpoko”, Joxe Kortabarria y Juanikotxo Mendizabal

Desde entonces, la Real no ha sido lo que fué.

jueves, 6 de diciembre de 2012

TXIKITEROAK!!


Baietz asmatu zuetariko gehienok non dagoen aterata argazkia. Horixe, bai: Arbolapeta! Garai hura ezagutu ez zutenentzat, diodan, atze aldeko etxearen ezkerraldean Monterron Jauregia dagoela. Eta ormaz bestaldean, Aramaio erreka.  Elurte ederra, ezta? Ba, txikitero horiek eguraldiaren gogortasunari aurre egin eta ohiko erronda burutu zuten, beldurrik gabe. 1953ko neguko igande bat zen. 

Hortxe daude mundrautar peto haietakoak. Atzekaldean ezkerretatik hasita: Kataide, Aranbarri, Etxebarria, “Cano” Arana, Markiegi. Aurrekaldean: Azkarate, Briones, Arregi, Zeziaga, Sologaistoa  eta  Garmendia. 

Historia.




ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL




¡A que habéis adivinado la mayoría de vosotros dónde fue sacada esta foto! Claro que sí: Arbolapeta. Para los que no conocieron esa época, válgales de referencia que a la izquierda del edificio que se ve al fondo se encuentra el Palacio de Monterrón. Y tras el murete junto al árbol, el río Aramaio. ¡Vaya nevada que les cayó a estos txikiteros! Pero no se amilanaron y haciendo frente a la adversidad climatológica siguieron hacia adelante en su circuito txikiteril. Era un domingo de invierno de 1953. 

Mondragoneses típicos: en la parte de atrás de izquierda a derecha: Kataide, Aranbarri, Etxebarria, “Cano” Arana, Markiegi. En primera fila: Azkarate, Briones, Arregi, Zeziaga, Sologaistoa y Garmendia. 

Historia.