jueves, 29 de noviembre de 2012

AITZORROTZEN 1965ean



Maiatzaren lehen domekan izan ohi zen Aitzorrotzeko erromeriara hurbildu ginen lagunok. Urtea 1965 zen. Maiatzaren 3ko Gurutze Eguna –Maiatzeko Gurutzea- izan eta hurrengo igandean ospatzen zen jai hura. Arrasatetik Eskoriatzaraino trenez joan ginen. Ezagutu al dituzue argazkikoak? Ezkerretik eskuinera, zutik: Arantza Sasiain, Sara Sagasta, Adela Lazkano, Mertxe Uribeetxebarria, Koro Atxa, ni; eserita,  Rosa Mari Larrañaga, Mari Glori Martinez de Marigorta, Kristina Inda eta Inma Gaztañaga.


Erromeriara familia osoak joaten ziren, eta neska-mutil kuadrillak ere bai, noski. Otartekoa eramaten genuen... eta almibarrezko melokotoi potea. Ilundu arte ibiltzen ginen hara eta hona, soinuak jotzen zuen bitartean. Ikus daitekeen moduan, batzuek fraka erabiltzen genituen; gehienek, artean, fraka-gona edo gona soilik. Aitzorrotzera bakarrik ez, San Kristobal (Aramaio) eta Besaideko erromerietara ere joan ohi ginen.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ARANTZA OLABE

Era el primer domingo de mayo cuando llegamos a la romería que se celebraba en Aitzorrotz. Año 1965. El día 3 de ese mes se conmemora la Cruz de Mayo y la fiesta se trasladaba al domingo siguiente. Desde Mondragón a Eskoriatza fuimos en tren. ¿Reconocéis a las de la foto? Os quito la duda: de izquierda a derecha, fila superior, Arantza Sasiain, Sara Sagasta, Adela Lazkano, Mertxe Uribeetxebarria, Koro Atxa y yo; sentadas, Rosa Mari Larrañaga, Mari Glori Martinez de Marigorta, Kristina Inda e Inma Gaztañaga.

A la romería acudían familias en pleno y, por supuesto, grupos de chicos y chicas. Llevábamos nuestro bocadillo... y algún bote de melocotón en almíbar. Andábamos de un lado a otro hasta que al anochecer el acordeón dejaba de sonar. Como se puede apreciar, algunas ya utilizaban el pantalón; la mayoría, aún, la falda pantalón o simplemente falda. Además de a la  romería de Aitzorrotz, asistíamos también a las de San Cristóbal (Aramaio) y   Besaide.

jueves, 22 de noviembre de 2012

HAUXE DA ZENBAKIA! / ¡ESTE ES EL GORDO!


  

Santa Zeziliaren egunean –nahiz eta ezinezkoen bitartekaria ez den- ezagutarazi zaigun ze zenbaki izango den “potoloa” abenduaren 22ko zozketan. Bi hilabete justu geratzen zaizkigu, Portaloian bil gaitezen, txanpan botila bana eskuan, zorte onari gure kantuarekin zorte onari eskertzeko.

Behintzat horixe ondorioztatzen dut Mari Karmen Altunaren hitzetatik: “Hauxe da abenduaren 22an egokituko den zenbakia. Laurogeita hamalau (94) euro ditugu denentzat. Rosa (kazetaria)ri utziko diot kopia bat. Orijinalak nik gordetzen ditut

Presta gaitezen, beraz!!

===============..============


En el día de Santa Cecilia –aunque no sea la abogada de los imposibles- se nos ha comunicado oficialmente el número que va a corresponder al “gordo” en el sorteo del 22 de diciembre. Nos quedan, por lo tanto, dos meses justos para que reunidos en el Portalón, con botella de champán en las manos, le cantemos nuestro agradecimiento a la buena suerte.

Por lo menos, eso es lo que se desprende de las palabras de Mari Carmen Altuna: “Este el número que va a tocar el día 22 de Diciembre. Tenemos 94 euros para todos. Le dejaré una copia a Rosa (periódico).  Con los originales me quedo yo

¡Vayamos preparándonos!

jueves, 15 de noviembre de 2012

PARADISUAN, JUBILOSOA!


Ezetz asmatu zertan ari den Marga! Badakigu jakin, batzuek esan dutela bere jubilazioa ospatzen ari dela. Izan ere, egia da!!!, Margak agur esan dio lan ordainduari. Hemendik aurrera lana bai, baina kobratu gabe egingo du... Bueno, kobratu, kobratu... Seguritate Sozialetik egingo du, heltzen den bitartean, gutariko askok bezala. Alde horretatik, beraz, zuri ere: Marga: ongi etorri Klubera! Eta urte luzez disfruta dezazula egoera berria!

Bada, argazkiko Marga beste zeregin batean ari da, eszenategiaren gainean. Eta datorren larunbatean itzuliko da bere arte konparaezinaren erakuspena egitera, non eta Aguraingo antzokian. Gero bira mundiala etorriko da, Margaren oinetara bildutako ikusleen txaloak jasoz. Zorionak!


====================..=================

!A que no adivinas en qué anda metida Marga! Sabemos que algunos han dicho que nada más y nada menos que celebrando su reciente jubilación. Porque, ¡sí señoras y señores!, Marga ha dicho adiós al trabajo remunerado. A partir de ahora, trabajo sí tendrá, pero sin cobrar. Bueno... cobrar, cobrar lo hará de la Seguridad Social, mientras llegue, como muchos de nosotros. Por lo tanto desde ese aspecto: Marga, ¡bienvenida al Club! Y que disfrutes durante mucho tiempo de tu nuevo estado.

Pero la Marga de la foto está en otro quehacer, encima de un escenario. Y el próximo sábado volverá a las andadas, dando muestra de su arte sin par. El teatro de Agurain-Salvatierra será testigo de un nuevo éxito suyo. Y a continuación gira mundial, recibiendo los aplausos del público rendido a sus pies. ¡Felicidades!


Argazkia: Mondraberri 

jueves, 8 de noviembre de 2012

JUBILOSOA!!!



Jakin izan dugu Javier Mondragón jubilatu egin dela. Ongi etorria, mutil, klubera! Ikusiko duzu zein ondo egoten den! Nork esango zizun, ezta?, eguna iritsiko zela! Ba, bai, eta poetak esan zuen bezala, dena igaro eta dena geratu egiten da, eta geurea igarotzea da. Dagokiguna, beraz, unea disfrutatzea da.

 ==============..============= 

Hemos sabido que Javier Mondragón se acaba de jubilar. ¡Bienvenido, chaval, a tu nuevo Club! Vas a ver qué bien se está. ¡Quién te diría, ¿verdad?, que iba a llegar este día! Pero como bien dijo el poeta, todo pasa y todo queda, y lo nuestro es pasar. Por ello, ¡a disfrutar el momento!


ARGAZKIA: MONDRABERRI (Mondraberri gu baino askoz gazteagoa da; ez da kintoa, baina laguna dugu)

jueves, 1 de noviembre de 2012

DOMU SANTU EGUNA // DIA DE TODOS LOS SANTOS


Gaur Domu Santu eguna dugu eta argazki hau berreskuratu dut nire argazki-bildumatik. Aitaren ofizioa zela-eta, hilerria gure espazio naturala zen, bigarren etxea izan balitz bezala. Ohituta geunden bertara joaten eta Aldayko kanposantuetako bazterrak ezagutzen nituen begiak itxita.

Argazkian, panteoien artean, nire ama agertzen da nire lehengusu Valentin Morenorekin, bera ere hara sarritan etortzen baitzen  gurekin jolastera.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE


Hoy día de Todos los Santos he aprovechado para recuperar esta foto de mi album. Debido al oficio de mi padre, el cementerio era para nosotros un espacio natural, prolongación, casi-casi, de nuestra casa. Estaba acostumbrado a aquel lugar y me conocía al dedillo los rincones del camposanto de Alday.

En la foto, entre panteones, aparecen mi madre y mi primo Valentín Moreno, que venía a menudo a jugar con nosotros.