jueves, 25 de octubre de 2012

...QUE NO HAY NADIE COMO TÚ!!


Azkeneko unean atera agenuen argazkia iragan larunbatean, ia-ia iluntasunean. Egun osoa eduki genuen baina egitarau beteak ez zigun aukerarako zirrikiturik eman. Baina dagoeneko ezaguna egin den argazki honek laburbilduko du aurrerantzean, ederto eman genuen 2012ko gure egunaren arrakasta.

Txalo bero eta luzea antolatzaileei. Oso ongi egituratu zuten dena eta bikain atera zen programa. Lekukoa hartu zutenek badakite maila altua utzi dutela Mari Karmen, Felisa eta Rafak. Zorionak eta eskerrik asko.


======================

La foto nos la sacamos a última hora del pasado sábado, casi-casi a oscuras. Tuvimos todo el día para hacerlo pero el amplio y variado programa no dejó resquicio alguno para posar conjuntamente. Aunque fuera tarde nos retratamos y esta instantánea ya conocida también en circulos más amplios que el propio nuestro, resumirá en adelante el éxito alcanzado en nuestro día de fiesta de 2012.

Un aplauso cálido y prolongado para los organizadores. Lo hicieron de maravilla. Los que han tomado el relevo ya saben que Mari Karmen, Felisa y Rafa les han dejado un nivel de calidad muy alto. Zorionak eta eskerrik asko.


Para los que aún no lo han visto:
 

jueves, 18 de octubre de 2012

¡EN EL TREN QUE SE ALEJÓ...!


Horra hor merkantzietako tren baten bagoi zaharrak, trenbidean geldi, mutikoak makinari begiratzen dion bitartean. Ez dakigu zein den Valero argazkilariaren aurrean zegoen gaztetxoa; dakiguna da, ordea, trenaren inguruan ibiltzeko eta jolasteko gure ohitura hura historiara pasatu zela.

Aurten beteko dira 45 urte Vasco-Navarro tren-zerbitzu gogoangarria –bere berrogeita zortzigarren urtebetetzean- Deba Goiena ibarreko biztanleok galdu genuela. 1919ko irailaren 3an inauguratu zen eta 1967ko abenduaren 31an hil zuten. Eta azpimarratu behar da ez zitzaigula galera ezerekin kitatu. Beste garaiak ziren eta biztanlegoaren mugikortasunerako gaiak edota garraioa jasangarriari buruzkoak ez ziren eztabaidatzen, ezta etorkizunerako proiekzioetan ere.

Asko galdu genuen trenarekin. Ekonomikoki ez ezik, gaur ederto etorriko litzaigukeen bizitza estilo patxadatsuago baten elementu adierazgarrienetakoa betiko kendu zigutelako, baizik. Eta tamalez, ez dago atzera egiterik.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

He ahí los viejos vagones de un tren de mercancías, estacionados en la vía, mientras un chavalín mira a la cámara. No sabemos quién es el jovencito que se encontraba frente al fotógrafo Valero. Lo que sí conocemos, sin embargo, es que aquella nuestra costumbre de jugar y andar alrededor del tren pasó a ser historia.

Este año se cumplen cuarenta y cinco desde que los habitantes del Alto Deba perdimos el recordado servicio de ferrocarril –nada más cumplir su cuadragésimo octavo aniversario. Había sido inaugurado un 3 de septiembre de 1919 y lo mataron el 31 de diciembre de 1967. Y hemos de resaltar que no se  nos ofreció nada para compensar la pérdida ocasionada. Eran otros tiempos y aún no se hablaba ni discutía sobre temas relacionados con la movilidad de la población ni sobre transporte sostenible. Los planes de desarrollo futuro no contemplaban esas cuestiones.

Perdimos mucho con el tren. No solamente desde el punto de vista económico, sino que pienso que nos arrebataron uno de los elementos más significativos de un estilo de vida más calmado, algo que nos vendría extraordinariamente bien hoy en día. Desgraciadamente, el tren no volverá.

jueves, 11 de octubre de 2012

BIDAIARIAK TRENERA! // ¡VIAJEROS AL TREN!



Gaurkoak abisua dakar: ez al zara oraindik apuntatu? Baina ez al zara konturatzen astebeteko tartea bakarrik duzula? Batzorde Antolatzaileak eta dagoeneko apuntatuta gaudenok eskertuko genizuke azkar ibiltzea. Ez zara damutuko!! Begira.

========================================================

La foto de hoy nos avisa: ¿No te has apuntado aún? ¿Pero no te das cuenta que queda sólo una semana? El Comité Organizador y quienes ya hemos hecho la inscripción te agradeceremos que lo hagas rápidamente. No te arrepentirás. Mira:

URRIAK 20 LARUNBATA -  20 DE oCTUBRE SÁBADO

irteera:              Goizeko 9 etan, garibaiko autobus geltokian.
A las nueve de la mañana en la parada de autobuses de
Garibai. 

NORa  :                  10 - Bisitak : BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOA
                                                                                                          azpeitia     
                                                    MUSEO VASCO DEL FERROCARRIL
   
           11  -     Hamaiketako : azpeitian bertan (Se entiende sin traducir)

                                              12,30 - Viaje en tren de vapor : azpeitia – Lasao - Azpeitia

          14,30 -  Bazkaria : JAI ALAI  JATEXEA ( Urrestilla bidean ) (esto también)

                                    MENU
                                    JAMON
                                    FRITOS
CANUTILLOS DE TXANGURRO CON GLASEADO DE MODENA
2º PLATO A ELEGIR
DEGUSTACION DE POSTRES CASEROS
BEBIDA(vino crianza casa, sidra y agua)
CAFÉ

2º PLATO A ELEGIR: Chipirones tinta, Merluza Chef, Pato, Charlota de rabo de buey, Costilla de ternera, Chuleta de ración, Entrecot de ternera, Jabalí en su jugo, Solomillo, Bacalao con pimientos verdes, Confí de pato y Carrillera.

Zoaz azkar, Zabaleta edo Lore lurrindendetara!!!

jueves, 4 de octubre de 2012

GIRO EDERREAN // BUEN AMBIENTE


Iokin Zaitegi Arrasateko euskaltzale handiaren sendikoa naiz ni. Abizenak garbi mugatzen du kidetasuna, ezta?

Argazkia 1956ko uztailaren 26koa da. Zer gertatu zen egun horretan? Iokin etorri berria zen Ameriketatik eta bere berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatu zuen. Beraren ondoan ama Frantziska, senide eta lagunak eduki nahi izan zituen. Eta parrokian Iokinek berak eskainitako meza entzun ondoren, Re-re jatetxean elkartu ziren denak.

Argazkikoak, ezkerretik eskuinera, David Zaitegi, Anton Azkoaga “Txamau”, Genaro Azkargorta, Txomin Azkargorta, arrasatear petoak, eta izkinatik begiratzen diguna Nemesio Etxaniz azkoitiarra da. Don Nemesio Iokinen oso laguna zen eta. Euskal idazlea genuen eta, besteak beste, euskal kantagintza berriaren piztaileetarikoa izan zen.

Argazkian ikus daitekeenez, kantu eta bertsotan aritu ziren bertaratutakoak, giro ederrean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Soy familiar de Iokin Zaitegi, el gran vascófilo mondragonés. El apellido me delata,¿verdad?

La foto fue obtenida el 26 de julio de 1956. ¿Qué se celebró ese día? Iokin había regresado unos meses antes de América y quiso celebrar su quincuagésimo cumpleaños. Para ello reunió a su alrededor a su madre Francisca, sus familiares y amigos. Tras la misa que ofreció Iokin en la parroquia se reunieron a comer en el restaurante Re-re.

En la foto aparecen, de izquierda a derecha, David Zaitegi, Anton Azkoaga “Txamau”, Genaro Azkargorta, Txomin Azkargorta, mondragoneses de pro, y mirando a la cámara el sacerdote azkoitiarra Nemesio Etxaniz, gran amigo de Iokin y como éste escritor en lengua vasca. Don Nemesio fue uno de los impulsores de la nueva canción vasca.

Como se aprecia en la foto, la sobremesa no estuvo exenta de buen humor, cantos y versos.


Argazki orijinalaren ostean Foto Laso jartzen du / En el reverso de la foto original pone Foto Laso.