maiatza 28, 2012

IKURRIÑARI MUSUA / BESO A LA IKURRIÑA


Nik ez nuen inoiz kakiz jantzita armarik hartu behar izan. Badakizue: ama alarguntsa nuenez gero ejerzitora ez joatea eska nezakeen, nire anaia ezkonduta baitzegoen ni koartelerako bidea hartu behar baino lehen. Ederretik libratu nintzen! Eta ondorioz piper-potea musukatu ahal izan ez nuenez gero... –bihotzean min, min etsia!- norbaiti otu zitzaion Arrasaten nire moduan egon zitezkeenek ikurriñari zin egin eta muin eman geniezaiokeela. Pentsatu eta egin.

Kasinora bildu ginen, beraz, soldadutza egin ez genuenok eta han bertan, bazkari goxo baten aurretik, desfilea egin genuen ikurriñaren aurrean. 1977an geunden. Argazkian ikus daitekeen bezala, ezkerreko eskuan txapelari eutsita, euskal banderari musu eman genion. Jose Luis Heriz izan nuen testigu hurbila, atze aldean Felix Gonzalez “Txiki”k atabala jotzen zuen bitartean. Une hunkigarriak.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI


Nunca tuve que empuñar armas vestido de kaki. Ya sabéis: siendo hijo de madre viuda, y como mi hermano mayor ya estaba casado, yo me libré de ir al cuartel. ¡Vaya escapada! Como consecuencia, no pude besar la piper-pote –¡tengo el corazón partido de tanto dolor! En situación similar nos encontrábamos todos los que opinamos que sería bueno mostrar nuestra adhesión a la ikurriña. Pensar y llevarlo a cabo.

Nos reunimos en el Casino, cierto día de 1977. No habíamos estado en la mili pero teníamos una bandera, eso sí diferente a la de los cuarteles. Previo a una buena comida realizamos el desfile frente a la ikurrriña. Y como se puede apreciar en la foto, sosteniendo la txapela con la mano izquierda, besé la enseña vasca, teniendo de testigo a José Luis Hériz, y detrás –tocando el atabal- a Félix González “Txiki”. Momentos entrañables.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina